Bertso zientzia 2019-04-12

Bertsoa eta zientzia elkartzeko formula

Bertsoa eta zientzia elkartzeko formula
"Jakinduriek mundue erreko dau" jardunaldien bosgarren edizioa abiatuko da apirilaren 12an, Beasainen.

Bertsoak eta zientziak bi mundu desberdin diruditen arren, bat egiten dute "Jakinduriek mundue erreko dau" emanaldietan. Zientzialariak eta bertsolariak agertoki berera igotzen dira, eta hitzaldi zientifikoak entzun ahala, bakoitzari buruzko bertsoaldi bat eskaini ohi dute bertsolariek. 

Jardunaldien bosgarren edizio hau Gipuzkoan hasiko da, eta Bizkaian jarraituko du. Datozen asteetan Beasainen, Zarautzen eta Tolosan antolatu dituzte bertso-zientzia saioak. 

Gorde agendan

Beasaingo saioa apirilaren 12an izango da, 19:00etan Igartza Jauregian. Bertan egongo dira Onintza Enbeita eta Sustrai Colina bertsolariak, eta Onintze Salazar, Miren Karmele Gomez eta Josu Lopez-Gazpio zientzialariak. 

Zarautzen maiatzaren 14an eskainiko dute, 19:00etan Modelo Aretoan. Bertsotan Igor Elortza eta Alaia Martin arituko dira, eta zientzien arlotik, berriz, Gorka Azkunek, Miren Karmele Gomezek eta Oskar Gonzalezek hitz egingo dute. 

Tolosako emanaldia maiatzaren 22an izango da, ordu berean, Topic Aretoan. Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus bertsolariek kantatuko dute, eta zientzialariak Onintze Salazar, Gorka Azkune eta Juan Ignacio Pérez izango dira. 

Emanaldiak Kike Amonarrizek aurkeztuko ditu. 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu