BERTSOLAMINTZA 2019-04-17

Badatoz "Bertsolamintza" jardunaldiak

Badatoz "Bertsolamintza" jardunaldiak
Bertsogintzari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko hainbat saio egingo dira maiatzetik ekainera bitartean. Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da izena ematea.

"Bertsolamintza" jardunaldiak antolatu ditu Mintzola Ahozko Lantegiak bosgarren aldiz, bertsogintzari hainbat ertzetatik begiratzeko eta horren inguruan solasteko.

Maiatzaren 2an Iruñean, maiatzaren 16an Senperen, maiatzaren 22an Bilbon, maiatzaren 23an Gasteizen, eta ekainaren 1ean Amasa-Villabonan izango dira saioak. Azken saio honek aurrekoetatik ateratako ekarpenak eta ondorioak bilduko ditu, eta ondoren elkarrekin bazkaltzeko aukera ere egongo da 12 euroren truk. Bazkaritarako eman izena hemen maiatzaren 24a baino lehen.

Hauek izango dira jardunaldietako hizpideak:

-Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus

-Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal

-Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina

-Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe

-Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre

-Bertsolari gazteek zer berri? Eli Pagola eta Asier Galarza [Bilboko saioan Joanes Illarregi, Maider Arregi eta Jokin Bergara]

-Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi

Eman izena

Hitzaldi bakoitzaren egutegi zehatza, izen-ematea eta informazio gehigarria behatzeko, sartu Mintzolaren atarian.

 

 

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu