170 saiotik gora egin ditu 2007an 2008-01-10

Hamaika Bertutek urteurreneko jaia egingo du larunbatean Durangon

Jaia Durangoko Plateruenean da. Hamaiketakoa, bertso-poteoa, bazkaria bapateko bertso zein bertso-musikatuekin...

Iazko urtarrilaren 13an plazaratu zen Hamaika Bertute, urtebeteko gogoetaldiaren ondoren eta larunbatean urteurren festa egingo du Durangoko Plateruenean. Goizeko 11:00etan hasiko da festa: hamaiketakoa, bertso-poteoa eta ondoren bazkaria  izango da bapateko zein bertso-musikatuekin.

"Bertso espazio bat bete du"
Atzean, urtebeko ibilia eta zenbait datu utzi ditu Hamaika Bertutek: 170 saio egin ditu, eta 50 bertsolari eta gaijartzaile ibili dira plazaz plaza. Aste honetan egin dute urteko balorazioa Hamaika Bertuteko kideek. "Hamaika Bertutek bertso espazio bat bete du. Orain arteko Euskal Herriko bertsogintzan txertatzen asmatu dugu. Horrez gain, plaza antolatzaileen eta bertsozaleen eskaera bati erantzun bat ematen diogun sentsazioa indartu zaigu gure ibilbidean, eta anitz indartu gaitu gure ekimenean azken sentsazio horrek. Aurrera jarraitzeko gogoa besterik ez digu ematen plazetan jaso dugun erantzunak eta esker onak."
Era berean, mota askotako saioak egin dituzte eta Euskal Herrik kanpora ere atera dira.
Talde harremanari buruz Hamaika Bertuteren esanetan,  "Bertsolariek elkar ezagutu izana, talde dinamika bat sortu izana eta proiektu komun baten inguruan batzea izan da gure lorpen garrantzitsuenetariko bat. Hamaika Bertute autogestioaren bidez aurrera doan proiektua da, eta denok eman dugu, ahal genuen neurrian, gure ekarpentxoa proiektuak aurrera egin zezan"

Saio berriak
Hamaika Bertutek egindako saio asko saio berriak dira, beraz, plaza berriak sortzea ere izan da bere ekarpena. "Saio berri mordoa sortu da Hamaika bertuteri esker. Antolatzaileei kontaktu bideak erraztu dizkio gure proiektuak eta asko animatu dira lehen aldi bertso-saio bat antolatzera. Utzita zeuden zenbait plaza ere berreskuratzea lortu dugu"

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra