AGURRA 2019-04-27

Patxi Iraola bertsolaria hil da

Zaldibiarrak 86 urte bete berritan utzi gaitu. Hileta ospakizuna astelehenean egingo da.

Patxi Iraola (1933-2019) Zaldibiako "Olegi" baserrian jaio zen. Zenbait txapelketatan parte hartu duen bertsolaria izan da, Osinalde elkarteko Saria (1971) eta Zepai Saria (1974) eskuratu zituen tartean, baina gehienbat lagun arteko saioetan kantatu izan du. Ateraldi handikoa eta erantzule zuzena izateagatik oroituko dute askok. Hona hemen Goierritarrak talde gisa egindako bertsoaldi bat.

Goierri inguruan bertsolaritzaren hazia ereitearren eta hainbat bertsolari gazteren bultzatzaile izatearren, omenaldi bat egin zieten Patxi Iraolari eta Florentino Goibururi 1991an. Hainbat bertsolarik hartu zuten parte eskaintza hartan, eta bertso honen bidez eman zituen eskerrak Iraolak. Argia astekariak bien arteko elkarrizketa bat ere argitaratu zuen bere garaian. 

Bere ibilbidea, liburuan

Duela hamar urte "Naizen apurra" izeneko liburuan bildu zituen Patxi Iraolak bere bizitzako kontaketak, bertsoak eta pentsamenduak, Rufino Iraolak eta Joxemari Iriondok lagunduta. 

Astelehenean emango diote azken agurra bertsolari zaldibiarrari. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza