Arabako Eskolarteko Txapelketa 2019-05-13

Aroa Arrizubieta eta Aitor Ugarte sailkatu dira Euskal Herriko Eskolartekora

Legution jokatutako Arabako Eskolartekoan txapeldun eta txapeldunorde izan dira

Aroa Arrizubietak irabazi du aurtengo Arabako Eskolartekoa, eta Aitor Ugartek eskuratu du bigarren postua. Biek izango dute aukera ekainaren 8an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan kantatzeko, Arabako ordezkari gisara.

Sei bertsolari gazte aritu ziren Legution kantuan: Danel Herrarte, Aitor Ugarte, Martin Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Eli Zaldua eta Beñat Cano. Peru Abarrategi eskolarteko txapeldun ohiak gidatu zuen saioa. Danel Herrarte eta Eli Zaldua hasiberriak dira eskolartekoen munduan, baina hala ere maila ona erakutsi zuten saioan. "Meritu handiena" eurena da Aroaren hitzetan; Aitor ere itxaropentsu agertu da: "Hurrengo urteetarako jendea badago Araban".

Saran onena emateko gogoz

Biek kantatu dute Euskal Herriko Eskolartekoan behin baino gehiagotan, eta argi daukate gozatzeko egun bat dela. "Eskapatu ezin den tren bat" bezala definitu du Aitorrek. Aroari ere ilusioa egiten dio, berriro ezagunekin eta lagunekin elkartzeko aukera izango duelako.

Bazkaritarako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian ekainaren 2ra arte.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza