altxa kopla hori 2019-06-06

Altxa Kopla Hori! Izarrara iritsiko da ostiralean

Altxa Kopla Hori! Izarrara iritsiko da ostiralean
Arabako Bertsozale Elkarteak martxan jarritako egitasmoak Araba kopla musikatuz bete du.

Orain bi urteko udaberriko planari jarraituz, aurtengoan ere kopla doinutan eta musikarien laguntzarekin kantaturiko bertso saio musikatuak antolatu ditu Arabako Bertsozale Elkarteak, Altxa Kopla Hori! izenburupean.

Dagoeneko egin dira antolatutako lau saioetatik bi: Laudiokoa eta Kanpezukoa. Izarran izango da hurrengo saioa, ekainaren 7an, ostirala, 20:30ean herriko plazan. 

Bertsolari hauek arituko dira kantuan: Andere Arriolabengoa, Manu Bendala, Izar Mendiguren eta Xabi Rico. Lierni Altuna izango da gai jartzailea. 

Aurtengo Altxa Kopla Hori! ekainaren 14an amaituko da, Oionen egingo den saioan. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu