Eskolartekoa 2019-06-08

Irati Alcantarilla urruñarrak jantzi du 2019ko Eskolartekoaren txapela

Irati Alcantarilla urruñarrak jantzi du 2019ko Eskolartekoaren txapela
Euskal Herriko XXXI. Eskolartekoaren bat-bateko txapelketaren finala izan da gaur Saran. Lurralde guztietako 13 bertsolari oholtzaratu dira; bertsoaldien hautaketa datorren astean izango da sareko plazan.

Irati Alcantarillak jantzi du Euskal Herriko XXXI. Eskolartekoaren txapela eta Aner Peritz "Euzkitze" da txapeldunordea. Maddi Sarasua Laskarairen eskutik jantzi du txapela urruñarrak, Aitor Sarasuaren sendiari eman baitzaio irabazleari txapela janzteko ohorea, bertsolaritzan oro har, eta, zehazki, Bertsularien Lagunak elkartean hark egindako lanari esker onez.

Bere garaian Aitor Sarasuak egin bezala, 15 eta 18 urte bitarteko 13 gaztek hartu dute parte Eskolartekoaren finalean. Saran izan da aurtengoa ere, hirugarrenez, eta trinketean prestatu da oholtza. 11:00etan igo dira parte hartzaileak taula gainera: Arabatik, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001) eta Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002); Baxenabarretik, Ekhi Perrier (Anhauze, 2001) eta Unai Harluxet (Irisarri, 2002); Bizkaitik, Maite Sarasola Isazelaia (Deustu, 2001) eta Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño, 2001); Gipuzkoatik, Aitor Tatiegi Loidi (Oñati, 2001) eta Aner Peritz Manterola "Euzkitze" (Zarautz, 2002); Lapurditik, Naia Etxeberri Larzabal (Baiona, 2002) eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001); Nafarroatik, Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001) eta Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002); eta Zuberoatik, Leire Casamajou (Sohüta, 2002). Julene Etxeberrik jarri dizkie gaiak.

Bi fase izan ditu saioak. Bigarren fasean sei bertsolarik egin dute aurrera: Aitor Tatiegik, Aner Peritz "Euzkitze"k, Aroa Arrizubietak, Bittor Altubek, Irati Alcantarillak eta Xabat Illarregik. Azkenean, Irati Alcantarillak eskuratu ditu puntu gehien eta Aner Peritz "Euzkitze" izan da bigarrena.

Jaiak aurrera jarraituko du, Lur Berri aretoan bazkarian elkartuko baitira parte hartzaileak zein ikus-entzuleak, egitasmoa behar bezala amaitzeko.

 

Datorren astean, bertsoaldiak Bertsoa.eus atarian

Saioa bertatik bertara jarraitu dugu, eta datorren astean izango da hautaketa sareko plazan.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu