agenda 2019-07-19

Astebururako prest?

Astebururako prest?
Festa giroko saioak, poteoak, otorduak... bertsotarako aitzakia onak nonahi.

Uztailak 19, ostirala

Barakaldon bertso jaialdia egingo da Andien parkean, 12:30ean. Kantuan: Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia.

Aramaion bertso afaria egingo dute Arexolan, 21:00etan hasita. Kantuan arituko dira Alaia Martin eta Aitor Mendiluze.

Donibane Lohizunen ere bertso afaria egingo dute, Itola sagardotegian. Han izango dira Amets Arzallus eta Andoni Egaña, Xumai Muruak gidatuta.

Bertso gehiago Donostian.

Uztailak 20, larunbata

Gasteizen I. Euskal Sargardo Araba Egunaren baitan, bertsolariak izango dira Aihotz plazan 12:00etan. Manu Bendala eta Felipe Zelaieta arituko dira kantuan.

Zizurkilen bertso bazkaria antolatu dute bertako gaztetxean. Bertsolariak: Maialen Akizu, Aitor Bizkarra eta Eli Pagola. Gai jartzaile lanetan Amaia Agirre arituko da. 

Gabiriako Aztiri auzoan bertso afaria egingo da eskualdeko bertsolari hauekin: Eneko Araiztegi "Korta", Ane Beloki, Aratz Igartzabal "Potto" eta Gorka Maiz

Bertso gehiago Zegaman.

Uztailak 21, igandea

Larresoron bertso-pilota eta bertso bazkaria antolatu dituzte 11:00etan hasita. Julio Soto eta Xumai Murua gonbidatu dituzte jaira.

Uztaritzen saioa egingo dute 12:30ean plazan. Bertan izango dira Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Aitor Servier.

Donapaleun "Bertso-Pintxo. Kantiniertsak vs. Eskukula" ekimena antolatu dute eguerdian, Gozo Gose jatetxean. Bertsolariak: Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Joanes Etxebarria, Mattin Irigoien, Pettan Prebende eta Johaiñe Sarraillet.

Bertso gehiago Donostian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu