Bertso-agenda 2019-07-27

Asteburua bertsoz blai

Asteburua bertsoz blai
Bertsoarekin gozatzeko aukera zabala izango da datozen egunotan. Amasa-Villabona, Aia, Getxo zein Gorliz-en bertso jaialdiak izango dira eta libreko saioak ere ez dira faltako. Agendari lotutako informazio guztia sareko plazan.

Uztailak 27, larunbata

Hondarribian sagardo eguna ospatuko dute eta 13:30ean hasita bertsotan arituko dira Igauri Lopetegi, Manu Goiogana eta Egoitz Zelaia.

Arratsaldeko 19:30etan libreko saioa antolatu dute Altzon Mikel Artola eta Eli Pagola bertsolariekin.

Iluntzeko 22:30ean jaialdia izango da Amasa-Villabonako Zubimusu ikastolan. Kantuan arituko dira Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Haritz Mujika. Gai.jartzaile lanak Amaia Agirrek egingo ditu.

Ordu berean baina Aia-ko Santio auzoan kantuan arituko dira Aitor Mendiluze, Jone Uria, Sustrai Colina eta Sebastian Lizaso.

Uztailak 28, igandea

Eguerdiko 13:00etan Algortako Kasino plazan bertso jaialdia izango da eta kantuan arituko dira Joanes Illarregi, Aitor Bizkarra, Eli Pagola eta Unai Mendiburu.

Ordu berean baina Etxebarriko pilotalekuan libreko saioa izango da German Meabebasterretxea eta Mikel Mendizabal bertsolariekin.

Arratsaldeko 19:00etan bertso jaialdia izango da Gorliz-eko udaletxe plazan. Kantuan arituko dira Uxue Alberdi, Kerman Diaz, Aitor Mendiluze eta Julio Soto.

Gaueko 22:30ean jaialdia izango daZubietako plazan, Usurbilen. Kantuan izango dira Maialen Akizu, Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor, eta Unai Mendizabal.

Astebarrua bertso saioaz beteta dator eta jaialdiak izango dira Getxo, Lemoa, Getxo, Garai, Hernani, Galdakao eta Altzo-n besteak beste. Beraz ez galdu bertsoaren arrastoa uztaileko azken egunetan.

Agendari lotutako informazio zabala eskura daukazu BDB. Bertsolaritzaren Datu-Basean.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu