bertso udalekuak 2019-07-30
Aubixan 15-16 urteko gazteak elkartu dira aurten, eta ez dute aspertzeko betarik izan.
Ibilaldiak egin dituzte Elgoibarko San Pedro auzora, Zarautzera eta Arratera. Lehenean, herri kirolak egin zituzten; bigarrenean, bisita gidatu musikatua Paul Beitiaren eskutik; eta, Arraten, hango irrati ezagunean hitz eta pitz aritu ziren.
Aubixako aterpetxean geratu direnetan ere, gonbidatu bereziak izan dituzte: Xabi Payak euskal ahozko tradizioaren inguruko hitzaldia eskaini zien, eta ondoren esandakoari loturiko dinamikak gauzatu zituzten; Miren Narbaiza Mice musikaria agertu zitzaien, eta kontzertua eskaini; eta Napardeath ikus-entzunezko proiektua ere aurkeztu zitzaien gazteei.
Bertso alea Iñaki Viñasprek eta Nerea Elustondok jarri zuten bart; han izan ziren bi bertsolariak Aubixako bertso udalekuari azken puntuak jartzen.
Portuz portu Orion
Egun bakoitzeko "portu" batean lehorreratu dira 17-18 urteko gazteak Orioko Itxaspe baserrian. Goizero itsasoak ekarritako botila bat hartu, eta hari kortxoa aterata, egun horretan gai izango zuten mezua irakurri dute, Goseren "Txalupa" kantua abestearekin batera: X portua, Fantasiaren portua, USB portua, Orioko portua...
Dena ez da Itxaspera mugatu, ordea. Eguraldia lagun, hondartzaz gozatzeko aukera izan dute, eta Rosi Lazkanok bisita gidatua egin zien herrian zehar, bertako txoko esanguratsuak eta Orioko historia aurkeztuz, bereziki emakumeek jokatutako papera. Egun euritsuak baliatuz, "Francoren bilobari gutuna" antzezlana ere proiektatu zuten Itxaspen, eta "Txabela Bragas" emanaldia eskaini zieten Amaia eta Leire Caberok.
Bi bertsolariren bisita ere izan dute, ohi bezala: Eli Pagola eta Igor Elortza gerturatu ziren Oriora.
Txanda bakoitzeko laburpen bideoak ikusgai izango dira irailean Bertsoa.eus-en.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24