Jaietako bertso saioak 2019-08-15

Abuztuaren 15a saioz lepo dator

Abuztuaren 15a saioz lepo dator
Atxondo, Aduna, Gernika-Lumo, Hondarribia, Goizueta, Zizurkil... Jaiegunetan ere, bertsolariek ez dute etenik.

Abuztuaren 15ean, osteguna, hainbat bertso saio antolatu dira aurten ere:

Hondarribia

Hondarribiako Jaitzubian librean arituko dira eguerdian eta bazkalostean Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.

Aduna

Adunako plazan bertso saioa izango da 18:30ean. Kantuan Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Unai Mendizabal arituko dira, Amaia Agirreren esanetara. 

Gernika-Lumo

Gernikako Seber Altube auditorioan ere bertso saioa egingo da, 19:00etan. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Ander Elortegi eta Unai Iturriaga. Gai jartzailea: Maite Berriozabal. 

Atxondo

Atxondoko Arrazola auzoan kantatuko dute 20:30ean Amets Arzallusek, Andoni Egañak eta Onintza Enbeitak.

Goizueta 

Goizuetako plazan bertso saioa antolatu dute 19:00etarako. Kantuan: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Julio Soto. Gai jartzailea: Aritz Zerain. 

Zizurkil

Zizurkil Goian gaueko bertso saioa egingo da, 23:00etan. Bertsolariak: Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Igotz Alkorta. 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza