xilaba 2019-09-03

Irailaren 20an Itsasun hasiko da, eta 12 saio jokaturik azaroaren 16an Izturitzen bukatuko da xapelketa hau. Lehen fasean 9 saio izanen dira, ondoren 2 finalerdi, eta final handia azkenik.
Aldi guziez 2 talde lehiatuko dira, eta finala aitzinekora arte entzulegoko norbait eta beste ligaxketako bertsulariak izanen dira epaile.
Zatoz zu ere zure lagun, ezagun edo herrikideak, sustengatzera, irri egitera eta txaloak jotzera!