Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta 2019-10-30
Bertso jaialdiak, helduenak zein gazteena, bertsoa eta flamenkoa uztartzen dituen eskaintza berria, Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrietak dakartena, Bertsoaren Harria, Bertso jasa... Zortzi ekitaldiko eskaintza anitz eta zabala dakar aurtengoan ere Nafarroako Bertsoaroak, 29. edizioan.
Aurtengoan, bi estreinaldi jasoko ditu zikloak. Lehena, Gorria, Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Exebarrieta dantzariaren proiektua da, bertsolaritza eta flamenkoa lotzen dituena. 2018ko Lanku beka irabazi zuen proiektuak (orduan, Tan takatan izenarekin), eta Iruñekoa izango da publiko aurreko lehen emankizuna. Bigarren estreinaldia Urpekakariak haur antzerkiarena izango da. Lierni Hernandez eta Eneko Arrate aktoreek gorpuztuko dute Ane Labakak eta Miren Amurizak idatzitako istorioa.
Aurreko urteetan bezalaxe, punta-puntako bi bertso jaialdi ere izango dira (zikloa ireki eta ixteko), eta baita bertsolari gazteen saio bat ere. Gainera, Koldo Izagirrek Bertsoaren harria bere azken liburua aurkeztuko du, bi bertsolariek lagunduta. Eñaut Agirre eta Unai Agirre anaiek, gainera, bertso musikatu sorta bat ekarriko dute, Iruñera egokitutako Auskalo zeinek jarriak emanaldiarekin, musikariak lagunduta, eta haurrentzako bertso tailer bat ere izango da.
Aldaketa gisara, Nafarroako Antzerki Eskolan egingo dira aurten bi jaialdi nagusiak
Aldaketa nagusia bertso jaialdien kokapenari dagokiena da: aurten, Gurutze Plazako Instituaren ordez Nafarroako Antzerki Eskolan egingo dira bi bertso jaialdiak (San Agustin kalean). Bertako bi emanaldietarako gonbidapenak jaso beharko dira aretoan bertan, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, eta bukatu arte. Gonbidapenak beharko dira ere Kondestable Civivoxeko areto nagusiko bi emanaldietarako (hauek ere ordubete lehenagotik). Zikloko saio guztiak doakoak dira, salbu eta haurrentzako bi emanaldiak, 3 euroko sarrera izango dutenak.
Honakoa da 2019ko Bertsoaroaren egitaraua:
BERTSO JAIALDIA
Azaroak 5, asteartea, 19:30etan.
Nafarroako Antzerki Eskolan (Gonbidapenarekin)
Bertsolariak: Alazne Untxalo, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Julio Soto, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi.
Gai-jartzailea: Ander Aranburu
'GORRIA', FLAMENKOA ETA BERTSOA
Azaroak 7, osteguna, 19:30etan.
Kondestable Civivoxeko patioan
Bertsolaria: Miren Amuriza
Dantzaria: Askoa Etxebarrieta
'BERTSOAREN HARRIA', HITZALDIA ETA BERTSOA
Azaroak 12, asteartea, 19:30etan.
Kondestable Civivoxeko areto nagusian (Gonbidapenarekin)
Hizlaria: Koldo Izagirre
Bertsolariak: Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus
'BERTSO JASA', HAURRENTZAKO BERTSO TAILERRA
Azaroak 13, asteazkena, 17:30etan.
Arrotxapeako Jus La Rotxa Civivoxean (3 euro)
Bertsolariak: Haritz Mujika eta Saioa Alkaiza
'URPEKAKARIAK', HAURRENTZAKO BERTSO ANTZERKIA
Azaroak 16, larunbata, 18:00etan.
Sanduzelaiko Civivoxean (3 euro)
Aktoreak: Lierni Hernandez eta Eneko Arrate
Gidoilariak: Ane Labaka eta Miren Amuriza
'AUSKALO ZEINEK JARRIAK', BERTSO MUSIKATUAK
Azaroak 19, asteartea, 19:30ean.
Kondestable Civivoxeko areto nagusian (Gonbidapenarekin)
Bertsolariak: Eñaut Agirre eta Unai Agirre
Musikaria: Imanol Kamio
GAZTEEN BERTSO SAIOA
Azaroak 21, osteguna, 19:30ean.
Kondestable Civivoxeko patioan
Bertsolariak: Ekhiñe Zapiain, Haritz Mujika, Ibai Amillategi, Irati Alcantarilla, Maialen Akizu eta Xabat Illarregi
Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu
BERTSO JAIALDIA
Azaroak 26, asteartea, 19:30ean.
Nafarroako Antzerki Eskolan (Gonbidapenarekin)
Bertsolariak: Alaia Martin, Andoni Egaña, Eneko Lazkoz, Iker Gorosterrazu, Maddi Ane Txoperena eta Sustrai Colina.
Gai-jartzailea: Maialen Belarra
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24