Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-11-04

Beñat Gaztelumendik irabazi du Azkoitiko final-laurdena

Beñat Gaztelumendik irabazi du Azkoitiko final-laurdena

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-laurdena jokatu zen larunbatean Azkoitiko Baztartxo antzokian, aretoa lepo beteta. Beñat Gaztelumendik irabazi zuen, 475 puntu aterata. Beraz, azaroaren 24an Oiartzunen jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek dira azken final-laurdeneko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

 
    Beñat Gaztelumendi Arandia.....475
    Ane Labaka Mayoz......................455
    Maialen Akizu Bidegain..............443,5
    Ander Lizarralde Jimeno.............442,5
    Mikel Artola Izagirre.....................425
    Ane Zuazubiskar Iñarra...............424

Bertsolariek egin beharreko lanak

15 bertso puntuagarri kantatuko dituzte ariketa hauetan:

• Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
• Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.



Aurkezle lanetan Ion Zaldua Brit aritu zen eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan ziren: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Gorka Segurola Dorronsoro.

 

Final-erdiak erabakita

Bost final-laurdenak jokatuta, erabakita gelditu dira final-erdietan zein bertsotsolarik eta non kantatuko duten. Final-erdiak azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean izango dira Arrasaten, Oiartzunen eta Tolosan, hurrenez hurren, arratsaldeko 17:00etan hasita.

   

    Bertsolariek egin beharreko lanak

    Binaka, gaia emanda, hamarreko handian hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
    Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

 

Sarrerak salgai

Hiru final-erdietako zein Illunbeko finalerako sarrera salgai daude sarean www.bertsosarrerak.eus gunean.

 

 

 

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran