Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-11-04

Arrasaten, Oiartzunen eta Tolosan jokatuko dira Gipuzkoako final-erdiak

Arrasaten, Oiartzunen eta Tolosan jokatuko dira Gipuzkoako final-erdiak
Azaroaren 17, 24 eta abenduaren 1ean jokatuko dira final-erdiak, Arrasaten, Oiartzunen eta Tolosan, hurrenez hurren. Sarrerak salgai www.bertsosarrerak.eus gunean.

Larunbatean azken final-laurdena jokatuta, erabakita gelditu dira final-erdietan kantatuko duten bertsolariak eta taldeak.

Zuzenean sailkatuak:

    Eñaut Martikorena Lizaso
    Agin Laburu Rezola
    Jon Maia Soria
    Oihana Iguaran Barandiaran
    Beñat Gaztelumendi Arandia

Puntuazioz sailkatuak, hurrengoak:

    Iñigo Mantzizidor Larrañaga
    Nerea Elustondo Plazaola
    Alaia Martin Etxebeste
    Jokin Uranga Isuskiza
    Iban Urdangarin Lardizabal
    Amaia Iturriotz Etxaniz
    Unai Mendizabal Jauregi
    Iñaki Apalategi Astigarraga
    Asier Azpiroz Iztueta
    Beñat Lizaso Alberdi
    Haritz Mujika Lasa
    Ane Labaka Mayoz
    Unai Gaztelumendi Arandia

Arrasaten, Oiartzunen eta Tolosan

Azaroaren 17, 24 eta abenduaren 1ean jokatuko dira final-erdiak eta honako hauek dira taldeak:

Azaroaren 17an, 17:00etan, Arrasaten, Urkape kirodegian

Agin Laburu
Eñaut Martikorena
Nerea Elustondo
Unai Mendizabal
Iñaki Apalategi
Unai Gaztelumendi

Aurkezle lanetan Iker Iriarte ariko da.

Azaroaren 24an, 17:00etan, Oiartzunen, Elorsoro kirodegian

Beñat Gaztelumendi
Iñigo Mantzizidor
Alaia Martin
Amaia Iturrioz
Asier Azpiroz
Ane Labaka

Aurkezle lanetan Inaxio Usarralde ariko da.

Abenduaren 2an, 17:00etan, Tolosa, Usabal kirodegian

Oihana Iguaran
Jon Maia
Jokin Uranga
Iban Urdangarin
Beñat Lizaso
Haritz Mujika

Aurkezle lanetan Saroi Jauregi ariko da.

 

Bertsolariek egin beharreko lanak

    Binaka, gaia emanda, hamarreko handian hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
    Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

 

Sarrerak salgai

Hiru final-erdietako zein Illunbeko finalerako sarrera salgai daude sarean www.bertsosarrerak.eus gunean.

 

Albiste gehiago