Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-11-25

Beñat Gaztelumendi ere Gipuzkoako finalera

Beñat Gaztelumendi ere Gipuzkoako finalera
Atzo jokatu zen Oiartzunen bigarren finalaurrekoa. Alaia Martin gelditu zen bigarren eta Ane Labaka hirugarren. Bertsoak sareko plazan.

Beñat Gaztelumendi nagusitu zen atzo Gipuzkoako Txapelketako bigarren finalaurrean. Añorgarrak 506 puntu atera eta bere laugarren finalerako txartela eskuratu zuen Oiartzunen. Alaia Martin gelditu zen bigarren eta bera ere finalean izango da. Hona hemen sailkapena:


    Beñat Gaztelumendi Arandia…....506
    Alaia Martin Etxebeste………….....493,5
    Ane Labaka Mayoz……………........472,5
    Asier Azpiroz Iztueta…………….....463
    Iñigo Mantzizidor Larrañaga…....453
    Amaia Iturriotz Etxaniz…………...438

Hamasei bertso puntuagarri
Finalaurrekoetan bertsolariek 16 bertso puntuagarri kantatu behar dituzte:

• Binaka, gaia emanda, hamarreko handian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso
• Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
• Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Oiartzunen Inaxio Usarralde Arantzadik egin zituen aurkezle lanak. Epaimahaia lanetan, berriz, Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue aritu ziren. Idazkari, Gorka Segurola Dorronsoro eta Silvia Etxaniz Alberdi.

Oiartzungo bertsoak sareko plazan izango dira astean zehar.

 

Azken finalaurrekoa Tolosan, abenduaren 2an, 17:00etan, Usabal kirodegian

Oihana Iguaran
Jon Maia
Jokin Uranga
Iban Urdangarin
Beñat Lizaso
Haritz Mujika

Aurkezle lanetan Saroi Jauregi ariko da.

 

Finala abenduaren 14an izango da Donostian, Illunben

 

Sarrerak salgai

Hiru final-erdietako zein Illunbeko finalerako sarrera salgai daude sarean www.bertsosarrerak.eus gunean.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu