Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-12-02

Gipuzkoan final parekidea lehen aldiz

Gipuzkoan final parekidea lehen aldiz
Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Jon Maia, Alaia Martin, Ane Labaka, Oihana Iguaran, Beñat Lizaso eta Nerea Elustondo ariko dira kantuan, abenduaren 14an.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak historian lehen aldiz lau gizonezko eta lau emakumezko izango ditu finalean, abenduaren 14an Illunben. Saio irabazita sartu dira Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu eta Jon Maia. Puntuazioz, Alaia Martin, Ane Labaka, Oihana Iguaran, Beñat Lizaso eta Nerea Elustondo. 2003an lehen aldiz sartu ziren bi emakumezko finalean, Maialen Lujanbio eta Amaia Agirre. Lujanbiok irabazi zuen txapela.

 

Finalean, 15 bertso puntuagarri eta buruz buruzkoa

Finalak ohiko eskema izango du. Zortzi bertsolariek 15 bertso kantatuko eta buruz burukora sailkatzen direnak beste hiru ariketa egingo dituzte.

    Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
    Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

 Buruz burukoa

    Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
    Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

www.bertsosarrerak.eus

Finalerako sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus gunean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu