Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketa 2020-01-21
Banakakoaren ondoren, taldekakoa
2019an banakako txapelketa jokatu ondoren aurten taldekakoa jokatuta da Araban. 2010. urtean izan zen lehen taldekakoa eta ordutik bi urtetik behin ospatzen da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa. Aurtengoa seigarren edizioa izango da.
Arabako bertsolaritzak urteetan eraikitzen joan den mugimendua saretu eta indartzea dira ekimenaren helburuak.
280 parte hartzailetik gora, 12 taldetan banaturik
Txapelketan 12 taldek parte hartuko dute. Talde bakoitza 3-6 bertsolarik, gai-jartzaileak, epaileak, argazkilariak, grabatzaileak eta sukaldariak osatuko dute. Taldeak beraien herrian edo eskualdean saioak antolatzeaz arduratuko dira. Eskualde hauek parte hartuko dute: Aiaraldea, Mendialdea, Lautada, Gorbeialdea eta Gasteiz.
Idatzizko modalitatea ere antolatu da, lehia formatuan eta guztira 16 taldek hartuko dute parte. Bat-batekoa eta idatzizkoa kontuan hartuta, guztira, 280 parte-hartzaile ariko dira egiteko ezberdinak burutzen 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoan.
Entzun Uxue Diaz de Cerio, Arabako Bertsozale Elkarteko ordezkariak, Aroa Arrizubieta, "Bazaar Xanmapelezuin" taldekideak eta Jon Ruiz de Pinedo Bertsolarriak taldekoak 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoari buruz esandakoak.
Kanporaketak (12 saio)
Urtarrilak 24, 25: hiru saio; Laudio, Gasteiz eta Aramaio
Otsailak 1: bi saio; Gasteiz eta Zalduondo
Otsaila 7, 8: lau saio; Mendiola, Gasteizen hiru
Otsailak 14, 15: 3 saio; Agurain, Murgia, Aramaio
Finalaurrekoak (3 saio)
Otsailak 29, larunbata, 1.finalaurrekoa: Aguraingo Zabalarten
Martxoak 7, larunbata, 2.finalaurrekoa: Aramaioko Sastiñan
Martxoak 14, larunbata, 3.finalaurrekoa: Amurrioko Kultur Etxean
Finala
Martxoak 28, Murgiako Palatu kirol eremuan
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24