Bertso Eskolak 2020-02-05

Oihana Iguaran:"Bertso Eskolen inguruan bildutako datuak oso indartsuak dira"

Bertso-eskolen inguruko datuak biltzen aritu gara: zenbat herritan daude taldeak? Horietako zenbat dira haurrentzat eta zenbat helduentzat? Horiek eta datu gehiago bildu ditugu azken hilabeteotan.

Osasun ona adierazten dute, oro har, bertso-eskolen inguruan azken hilabeteotan  jasotako datuek: 1.796 lagun elkartzen dira 117 herritako bertso-eskoletan beren zaletasuna partekatzeko. Belaunaldi batetik bestera partekatzen den zaletasuna da gainera, 1.300 bat haur eta 430 heldu inguru elkartzen baititu; eta horretarako 112 irakasle aritzen dira.

Haurren taldeetan, erdia; helduenetan, herena baino gutxiago

Zehazki, 1.796 partaide aritzen dira bertso-eskolan, 117 herritan dauden 259 taldeetan. Emakumeen eta gizonen kopuruak antzerakoak dira - %49 emakumeak; %51 gizonak -, baina oreka hori erabat hausten da adina tartean sartzen denean. 18 urtetik beherako taldeak aintzat hartuta, %56 dira neskak eta %44 dira mutilak; aitzitik, helduen taldeetan, %30 dira emakumeak eta %70 gizonak. Zenbakion atzean dauden errealitateak ulertzeko, azterketa gehiago beharko dira, datuok galdera asko pizten baitituzte: zergatik uzten duten emakume helduek bertso-eskola; bertso-eskolan elkartzeari utziagatik, bertso munduan jarraitzen duten ala ez (eta zaletasunari heldutasunean nola eta zein guneren bidez ematen dieten jarraipena); edota bertso-eskoletako ohiko dinamiketan zer aldatu genezakeen, emakumeen parte-hartzea sustatzeko.

Bat-batean trebatzen direnak eta hasiberriak, gehienak

Txapelketa prestatzeko elkartzen dira talde batzuk; sortak abesteko edo saioak antolatzeko egitekoa dute helburu beste batzuk; bat-batean aritzeko, asko. Gehienak bat-batean trebatzen aritzen diren taldeak eta hasiberrienak dira: 259 taldetatik 125 eta 87, hurrenez hurren.

Informazio guztia bertsozale.eus webgunean.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu