"Erradikalak Ginen" emanaldi berria 2020-02-14

Formula berbera eta gai berriak, feminismotik eta umorez

Ane Labaka eta Beatriz Egizabal Donostiako Ttanttarreka gaztetxean
"Erradikalak ginen" da Beatriz Egizabal antzerkilaria eta ipuin kontalariaren eta Ane Labaka bertsolariaren ikuskizun berria. Feminismoa zehar lerrotzat hartuta eta umorez, gai ugari kantatu eta kontatuko dituzte, "Erradikalak gara" saioaren ondorengo atalean.

"Erradikalak gara" ikuskizunaren azken emanaldiaetan ohartu ziren Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkigile eta ipuin kontalaria orain artean landu ez zituzten gaiak lantzeko beharraz eta gogoaz. "Ez genuen beste zerbait ezberdina egitea nahi, formula mantentzen gai berriak landu nahi izan ditugu" dio Beatriz Egizabalek.

Bakoitza eroso sentitzen den disziplina ahalik eta gehien mantendu dute ondoren biak uztartzeko. Gaiak lantzerako orduan bakoitzak bere disziplinatik landu ditu, partekatu eta osotasun bat emateko.

Egunerokoan gertatzen diren egoerei buruzko hausnarketa

Feminismoa dute zehar lerrotzat eta inspirazio iturri. Azken urtean gertatu diren gauza edo gai horiei heltzeko ahalegina egin dute "Erradikalak ginen" emanaldi berrian. "Lehenengoan gogoeta orokor batzuk lantzen genituen eta orain gorputzean zentratu gara" esan digu Ane Labakak.

Umore eta seriotasun dosiak

Umorea oso presente dago "Erradikalak ginen" emanaldi berrian.  Ikuskizunean umorea eta seriotasunaren arteko oreka mantentzea dute helburu eta batez ere entzulearengan deserotasun puntu bat sortzea. "Egin dezatela barre, baina mugitu daitezela barrutik eta joan daitezela etxera bakoitza bere hausnarketatxoarekin" Ane Labaka. Entzulea zirikatu eta emozionatu nahi dute umore eta seriotasun dosiak tartekatuz.

Komikotasunak indar gehiago hartzen du kontrapuntu bat badago oholtzan, seriotasuna, eta hori bilatu dute. "Kontrasteak indar handia emanten dio emanaldiari eta gaiei" Beatriz Egizabal.

Hurrengo emanaldiak:

Otsaila

14 Alegia. Zinea. 22:00

26 Lazkao. Areria aretoa 19:00

26 Iruñea. Antzerki Eskola 20:00

Martxoak

1 Donostia. Larrotxenea kultur etxea 18:30

5 Gasteiz. Elantxobe jauregia 19:00

6 Soraluze. Herriko Antzokia. 22:15

7 Arrasate. Kulturate. 19:00

8 Arbizu. Lekua eta ordua zehazteke

13 Zarautz. Modelo Aretoa 20:30

14 Antzuola. Torresoroa 19:00

27 Zestoa. Arroa beheko lokala 22:00

Informazio gehiago lanku.eus web atarian.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri