Igandero ETB 1en 2020-02-27
Oholtza gaineko maskarak eta biluzteak
Mozorrorik gabe irteteen da bertsolaria jendaurrera, mozorro fisikorik gabe, gutxienez. Ezezagun multo bat aurkituko du parean, bere gorputza ikusten duena, bere hitzak entzuten dituena eta bere bizitzaz dakiena, gehiago edo gutxiago.
Zer egin dezake bertsolariak horren aurrean? Ikusten den hori aldarrikatu? Edo, hitzezko maskaren atzean ezkutatzen saiatu? Lortu ote daiteke?
Igandeko programan ezkutatzeaz, biluzteaz eta oholtza gaineko bestelako erabakiez arituko gara Uxue Alberdi eta Julio Sotorekin.
Lore Jokoetako irabazleak
Historiako emakumeen atalean, XIX. Mende hasierako Lore Jokoetako irabazleak ezagutuko ditugu. Mariana Hargain, Maria Luixa Erdozio, Aña Etxegarai eta Hondarribiko Joxepa. Aña Etxegarao 1873an jaio zen Lekornen, eta Hazparnen bizi izan zen. Espartangilea eta ostalaritzen jardun zuen eta Marie Hargain-ekin bertsotan jarduten zuen lantegian.
Lau emakume bertsolari hauei buruz gehiago jakin nahi? Ez galdu igandeko programa.
Bertso aukera zabala igandeko programan
Arrasateko Emakumeen Txokoak antolatuta “Kontrako Eztarritik” liburuan oinarritutako bertso saio literarioa antolatu dute. Kantuan arituko dira Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi eta Oihana Iguaran. Gu bertan izango gara eta igandeko programan bertsoaldi onenak eskainiko ditugu. Astigarragako Ipintza sagardotegian Errugbi inklusiboaren aldeko bertso bazkaria antolatu dute eta kantuan aritu dira Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Gainera Iruñea, Lasarte-Oria, Oiartzun eta Pasaiako bertsoaldiak ere ikusteko aukera izango da.
Igande eguerdian ETB1n
Hori dena igandean, 15:00etan, Euskal Telebistako lehen katean; eta zuzenean ikusi ezin duenak Internetez ere izango du aukera, EITB Nahieranen.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24