2020 Bardoak 2020-03-17

Bardoetako finala ez da martxoaren 28an egingo

Bardoetako finala ez da martxoaren 28an egingo
Koronabirusaren hedapena moteltzeko hartutako neurrien ondorioz, martxoaren 28an Lizarran egitekoa zen finala atzeratzeko erabakia hartu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurrerago zehaztuko da behin-betiko da.

Martxoaren 28an zen ospatzekoa 2020ko Bardoen finala, Lizarran. Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko hartutako neurriek ekitaldi publiko gehienak bertan behera utzi behar izatea eragin dute ordea, eta Bardoetako finala ez da salbuespen. Beraz, finala atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Pasa den ostegunean, igaro berri den asteburuan Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziren bi finalaurrekoak ere atzeratzeko erabakia hartu zuen elkarteak. Beraz, bi finalaurrekoak eta finala, horiek lirateke aurrerago berreskuratu beharreko ekitaldiak. Egoeraren aurreko ziurgabetasuna dela eta, ezinezkoa da une honetan data berririk zehaztea, baina argitu bezain pronto hartuko du erabakia Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Era berean, ekitaldi horietarako aurreikusitako herriak mantentzeko asmoa du antolatzaileak.

Finalerako sarrera erosi dutenek aurreragoko datarako gorde ahal izango dute, edo bestela, erositako puntuan bertan itzuliko zaie dirua. www.bertsosarrerak.eus atarian erosi dutenekin Nafarroako Bertsozale Elkartea jarriko da harremanetan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu