2020 Bertso udalekuak 2020-03-18

Bertso Udalekuetarako bigarren izen-ematea zabalik

Bertso Udalekuetarako bigarren izen-ematea zabalik
Bertso-eskolako kideek zein gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenei ez ezik, gainerako interesdunei ere zabalduko zaie izena emateko aukera gaur hasi eta martxoaren 30era arte.

Zuhatzako egonaldirako tokirik jada ez, eta Orio, Zugarramurdi, Uitzi eta Sopela izango dira aukeran Bertso Udalekuetako bigarren izen-ematean. Orain arte lehentasuna izan dute bertso-eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek; orain, aldiz, horiek ez ezik, gainerako interesdunek ere izango dute aukera.

Gaur irekiko da izen-emate hori, 9:00etatik aurrera: udalekuetako txanda bakoitzaren inguruko informazioa, hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza