Historiako Emakume Bertsolariak 2020-04-11

Elizegitarrak eta Otañotarra

Elizegitarrak eta Otañotarra
Historiako emakume bertsolariei eskainitako tartean, Asteasuko Mikaela eta Joxepa Iñaxi Elizegi, eta Zizurkilgo Plazida Otaño ezagutuko ditugu.

Bertso sortak entzungai hemen.

Bertsoaldiak testuan, hemen.

Mikaela eta Josepa Iñaxi Elizegi

Bertsolaritzaren historian ohikoa izan da familia batean bertsolari ugari izatea. Horien artean,  “Errota” familia izan daiteke ezagunenetarikoa. Asteasuko Pedro Jose Elizegi “Pello Errota”-z, gain, bere alabek eta ilobek ere egiten zuten bertsotan.

Pello Errotak bi alaba zituen, eta biak bertsolariak: Mikaela eta Josepa Inaxi Elizegi. Pello Errotaren bertso asko Mikaelari esker berreskuratu dira.
Joxepa Iñaxik 20 urte inguru zituela, Argentinara joan zen bizimodu hobearen bila, bere neska koadrilarekin. Mikaelari gutuna bidali zion etxera, bera ere Argentinara etortzeko tentatuz, bertsotan.

Mikaela Elizegiren eta Manuel Uztapideren bideak ere gurutzatu ziren noizbait. Behin elkarrekin bazkaldu zuten Mikaelaren etxean, eta Uztapidek bazkalondoan bertsoa bota zion ordurako amondutako Mikaelari, ea nolako bizitza zeraman galdetuz. Hauxe Mikaelaren erantzuna:


Etxean sagardorik ez zuten egiten, eta sagardotegira sartzen zen Joxepa Iñaxi Elizegi, etxerako sagardo bila.
Behin batzuk zirikatzen hasi omen zitzaizkion, bertsotan egin zezan.

Plazida Otaño

Bertsolari bat baino gehiagodun familien beste adibide bat da Otañotarrena. Zizurkilgo Errekalde baserrian jaio zen Plazida Otaño, Joxe Bernardo Otaño eta Inazia Odriozolaren alaba, eta Pedro Mari Otañoren lehengusina. Etorri handiko emakumea zen, erantzun azkarrak ematen trebea, eta horren adibide dira gaur arte iritsi zaizkigun bere zenbait bertso.

Hara Joxe Bernardo eta Plazida Otaño aita-alabek, etxeko sukaldean zer elkarrizketa izan zuten bertsotan. Plazida alabak, 18 urterekin, ezkontzeko asmoa zuela-eta aita tentatu zuen, "dotea" presta zezala: ezkonberriari gurasoek ematen zioten ondasuna, alegia.

Aitari bakarrik ez, Txirritari ere erantzuna bota zion Plazida Otañok. Behin etxe aurreko belazean pagotxa ebakitzen ari zen Plazida, eta Txirrita inguratu zitzaion kantuan. Entzun zer esan zioten elkarri!

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri