Potokastak - bertso uhinak 2020-04-11

Tira eta tira altzari kaxoidun gustokoenaren bila

Gaurkoan plazako uhinera tiraka Ereñotzuraino joango gara, Eli Pagolaren etxera.

Aukeratu zuen etxeko txoko goxoena: sukaldeko leiho ondoa, komuneko alfonbratxoa, sofa biguna edo logelako pareta zabalena… eroso jarri eta igo bolumena... badatoz bertso uhinak bertso-saretik zuen etxeetara!

Tira eta tira altzari kaxoidun gustokoenaren bila

Tira eta tira heldu gara Ereñotzura, Eli Pagolaren etxeraino. Egoerak eskatzen duen bezala galdera sorta-telematikoa egin diogu: bat, bi, hiru...Eli

Eli bere etxeko altzari kaxoidun gustokoenaren bila jarriko dugu, tiraderei erreparatzen. Nolakoak ote dira tiradera horiek? Eta are garrantzitsuagoa, zer gordetzen ote dute barruan? Botiken kajoia, txokolatearen kajoia, galtzerdien kajoia,  linternak-giltzatakoak-mukizapiak-eta-erlojupilagabeak gordetzeko kajoiak… kaosa eta enpatia… gordelekuak…. bertso-paperak gordetzeko kajoiak… instrumentuak gordetzeko kajoiak.... neguko izarak eta udako arropak gordetzekoak… kontserben kajoia… atontzeko makinen eta pinturen kajoia… festetako arropak eta alpargatak gordetzeko kajoiak...

Erraza da kaxoietan gauzak nahigabe biltzea... ireki, bertan gorde eta ahaztu… eta mudantza batek edo noizean behineko garbiketa batek bakarrik ateratzen ditu berriro pilatutakoak  kanpoaldera. 

Eli, nahi duzun doinu eta neurrian kantatzeko hauxe duzu gaia:

Duela hilabete batzuk bete zenituen 90 urte eta geroztik zure senide gazteagoek egiten dizkizute etxeko garbiketak. Gaur haietako bat etorri zaizu eta etxeko kaxoiak sakon garbitzeari ekin dio, goiz osoa eman du bertan. Bizitza oso bat zenuen kaxoietan pilatuta. Hor zaude egongelaren erdian, kaxoietatik ateratakoekin pilatu den multzoari begira. “Honekin zer egingo dugu?” galdetu dizu.

Eli, zer kantatuko zenioke gai honi?

Eliren bertsoa ere gordeko dugu uhinez egindako kaxoi hauetan…. Hurrengoan gehiago, Bertsoa.eus-eko potokastetan. Bitartean, segi bertsotan!

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu