Igandero ETB 1en 2020-05-29

Andoni Egañak Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea, igandean

Andoni Egañak Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea, igandean
Hamaika kontu izan zituzten ahotan 2013ko elkarrizketa hartan Egañak eta Artanok.
1985etik 2009ra ibilbide oparoa egin zuen txapelketan zarauztarrak. Bide horren inguruan 2013an eskainitako programa berezia berreskuratuko dugu asteburu honetan.

1985eko azaroaren 2an, Azkoitian, kantatu zuen lehen bertsoa Txapelketa Nagusian Andoni Egañak; 2009ko abenduaren 13an, Barakaldon, azkena. Tartean zazpi txapelketa eta zazpi final; eta lau txapel, eta dozenaka bertsoaldi antologiko. 

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren atarian, Andoni Egañak txapelketa honetan egindako bideari buruzko Hitzetik Hortzera berezia eskaini zen ETB1en, eta igandean berreskuratuko dugu.   

Jon Artanok elkarrizketa mamitsua egin zion txapelketako ibilbidearen inguruan: oroitzapenak, gogoetak, pasadizoak… izan zituzten ahotan. Txapelketa horietako finaletan Andoni Egañak egindako lanik onenak ere entzungo ditugu tartean: Anjel Mari Peñagarikanorekin egindako amonaren poltsa beroaren ofiziokoarekin hasi, eta BECen aulkiak jartzera etorriko zela iragartzen zuenekora arte. 

Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza