Plazara itzulera 2020-06-01

Bertso jaialdia plazan Amasa-Villabonan ostiralean

Bertso jaialdia plazan Amasa-Villabonan ostiralean
Segurtasun berme guztiak zorrotz zainduta Amets Arzallus, Haritz Mujika, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe ariko dira bertsotan eta Imanol Artola gai jartzen. Bertsozale Elkarteak eta Lankuk antolatu dute saioa.

Bertsoa hasi da ttanttaka plazara itzultzen eta ostiral honetan beste urrats bat emango du Amasa-Villabonan Bertsozale Elkartearen eta Lankuren eskutik. Segurtasun berme guztiak zorrotz zainduta Amets Arzallus, Haritz Mujika, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe ariko dira bertsotan, eta Imanol Artola gai jartzen.

Laurogei bertsozale izango dute tokia. elkarren arteko bi metroko tartearekin. Bertsoa.eus-ek sarean jarriko saioa. Kopuruak zaintzeko ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea; gehienez, bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira. 

Ateri bada, Bertsozale Elkartearen egoitza ondoko plazan egingo da saioa, Gudari plazan, Subijana Etxeraren atzeko partean. Bestela, Zubimuxu ikastolako aterpean, udan festetako saioa egiten den gune berean.


Maskara derrigorrezkoa
Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek antolatu dute saioa, Villabonako Udalaren laguntzarekin. Saioa izango den eremura sartzeko eta ateratzeko maskara derrigorrezkoa izango da, eta sartzeko ordutegiak adieraziko dira gonbidapenetan, jende pilaketak ekiditeko. Behin eremura sartuta, eta lekuan eserita, maskara kendu ahal izango da, ikus-entzuleen arteko distantziak bermatuta. Esan gabe doa, une oro antolatzaileen argibideei kasu egin beharko zaiela.


Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu