Agenda 2020-07-15

Bilbon flamenkoa eta bertsoa gaur, Gernika-Lumon jaialdia, Adunan afaria sagardotegian

Bilbon flamenkoa eta bertsoa gaur, Gernika-Lumon jaialdia, Adunan afaria sagardotegian

Bertso eskaintza berezia dakar uztailaren 15ak bertso plazara. Bilbon flamenkoa eta bertsoa biltzen dituen Gorria emanaldia eskainiko dute Askoa Etxebarrieta eta Miren Amurizak. Euskal Museoko klaustroan izango da, 19:00etan, Bilboko Udalak antolatuta.


Gernika-Lumon bertso jaialdia Astra Iluntzeak ekimenaren baitan: Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Etxahun Lekue ariko dira kantuan, Leire Garatxenak gaiak jarrita. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Bertso eskolaren eskutik.

Adunan Sagardoak Elkartzen gaitu ekimeneko lehenengo saioa izango da gaur Aburuza sagardotegian. Unai Mendizabal eta Eli Pagola ariko dira kantuan eta Aitor Mendiluze gaiak jartzen. Gipuzkoako Sagardozale Elkartea eta Bertsozale Elkartearen arteko lankidetza da.

Bihar Bilbon eta Aramaion jaialdiak
Gaurkoaz gain, ostegunean bertso jaialdia izango da Bilboko Santutxu auzoan, Basarrate plazan, 19:00etan hasita: Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto eta Iñaki Viñaspre ariko dira bertsotan. Gai-jartzaile lanetan: Maite Berriozabal

Bestalde, Aramaion ere izango da ostegunean bertsoekin gozatzeko aukera. Herriko parkean, Martin Abarrategi, Paula Amilburu, Miren Amuriza eta Igor Elortza ariko dira, Xabi Igoak gaiak jarrita. 19:30etan da hitzordua.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza