Julio Sotok eta Maialen Lujanbiok bertso-afaria izan zuten Getarian 2009-07-27

"Oso ondo joan zen"

Bertso-udalekuak ospatzen ari dira bertan. Era guztietako ariketak egin zituzten bi bertsolariek, eta librean ere aritu ziren.
 Joan zen ostegunean bertso-afaria izan zen Getarian. Bertso-udalekuak ospatzen ari dira bertan. Uztailaren 21etan iritsi ziren 15-18 urte arteko gazteak bertara, eta uztailaren 30a arte han ibiliko dira. Bertso-afarian Maialen Lujanbio eta Julio Soto aritu ziren kantuan. Juliok Sotoren iritziz "oso ondo" joan zen saioa. "Iritsi eta karreteraren alde bakoitzean jarri ziren gazteak. Trikitixarekin ongietorria egin ziguten, eta aurreskua ere dantzatu ziguten. Ondoren afaldu eta Iñaki Gurrutxaga eta Eñaut Elorrieta gitarra jotzen aritu ziren. Gero hasi zen gure saioa, eta ondo joan zen. Lehendabizi librean aritu ginen, eta gero ofizio batzuk ere jarri zizkiguten. Ondoren ariketa bereziak egin genituen: Maialenek 10eko handian bertso bat kantatu zuen, eta ondoren bertso bera atzekoz aurrera bota behar izan zuen. Nik berriz habanera bat osatu behar izan nuen, baina "eta", "baina", "hala ere" eta antzeko hitzak erabili gabe. Puntuka ere aritu ginen "i" letra kantatu gabe... Azkeneko zatia librean egin genuen."

 Guztira 20-25 entzule izan omen zituzten. Horietako batzuk plazan ibiltzen dira jadanik, eta puntuka Maialen Lujanbio eta Julio Sotorekin batera kantatu zuten.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu