Arte Biurtekoa ospatzen ari dira bertan 2009-07-28

Ornitorrinkus Venezian izango da

Kurdistan Planet pabilioiak gonbidatu ditu. Gaur izango da emanaldia, gaueko 21:30etan.
 Arte Biurtekoa ospatzen ari dira Venezian. Nazioarteko arte garaikidearen topaketa garrantzitsua da, eta ekainetik azarora bitartean ospatuko da. Ospakizun honen inguruan gune periferiko bat da Kurdistan Planet. Kurdistani eskainitako gunea da. Hala ere, emanaldietan Kurdistanetik kanpoko ekimenek ere lekua izango dute. Hala, Euskal Herritik zenbait emanaldi eraman dituzte, Euskal Herrian eta Kurdistanen hizkuntzaren egoera parekatu daitezkeela usteta.

 Emanaldi horien artean Ornitorrinkus izango da gaur, iluntzeko 21:30etan. Bertsoa, musika garaikidea eta elektronika uztartzen ditu ikuskizun honek. Maialen Lujanbio aritzen da bertsotan, eta berarekin batera Judith Montero (saxofoia), Xabi Erkizia (elektronika), Ibai Gogortza (argiak) eta Iñigo Telletxea (soinua) jardungo dira. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

 Maialen Lujanbiok Veneziara egindako bidaiari buruz idatzi du gaurko Berrian. Bertan zertarako deitu dieten eta iritsi berritan dauzkan sentsazioak agertzen ditu.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu