Kasino plazan izango da, arratsaldeko 19etan 2009-07-29

Getxon bertso-jaialdia izango da gaur

Xabier Amuriza, Mixel Aire, Joxe Agirre eta Loidisaletxek kantatuko dute. Xabi Payak jarriko ditu gaiak.
 Bertso-jaialdia izango da gaur Getxon, Kasino plazan. Arratsaldeko 19etan hasiko da saioa, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Xabier Amuriza
 Mixel Aire
 Joxe Agirre
 Loidisaletxe

 Xabi Paya ariko da gai-jartzaile lanetan.