Bertsoaroa 2020 2020-11-10

'Koplariak koplari' hitzaldi musikatua eta gazteen saioa aste honetan

'Koplariak koplari' hitzaldi musikatua eta gazteen saioa aste honetan
Aurtengo Bertsoaroa aurrera doa piskanaka, osasun neurri guztiak beteta eta aforoak mugatuta. Gaur, azaroak 10, eta bihar, azaroak 11, izango dira hurrengo ekitaldian.

Gaur 'Koplariak Koplari' hitzaldi musikatua eskainiko dute Xabier Amurizak eta Agus Barandiaranek. Amurizak azken hamarkadetan bildu eta sortutako koplak hartuko ditu oinarri, entzulegoari koplek herri musikan izan duten eragina azaltzeko. Saioa 19.00tan hasiko da Kondestableko Areto Nagusian. Ateak ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira eta aforoa mugatua izango da, aretoak baimentzen dituen tokiak bete arte. 

Bihar gazteen bertso saioaz gozatzeko aukera izango da Katakraken. Hau ere iluntzeko zazpietan hasita eta kantuan Aner Peritz "Euzkitze", Ekhiñe Zapiain, Endika Legarra, Maite Sarasola, Oihana Arana eta Xabat Illarregi. Gai-jartzaile lanetan arituko da Ainhoa Aranburu. 

 

Nafarroako Bertsozale elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten Bertso Aroa zikloaren baitan hainbat saio eta ekitaldi antolatu dira azaroaren 26a bitarte, beti ere behar diren neurri guztiak betez, aforo mugatuekin eta erantzukizunez jokatzeko deia eginez. Bertsoa.eus atarian jarraipen berezia egingo da datozen asteetan zehar. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza