Asteburuko planak 2020-11-13
Izan ere, lau dira Euskaraldiaren baitan antolatu diren bertso-saioak.
Aurrenekoa gaur bertan (azaroak 13) izango da Aramaion. 19.00etan hasita, kantuan izango dira Manex Agirre, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Ane Zuazubiskar Iñarra bertsolariak.
Euskaraldia. "...nahi dugu hitz eta jolas" bertso-saio tematikoak hurrena. Lehenengoa gaur ere Arangurengo Kultur Etxean 19.30tatik aurrera eta Imanol Artola "Felix" gaijartzailearen gidaritzapean jardungo dute Julio Soto eta Jone Uria Albizurik.
Aldi berean, baina 19.00etan hasita Diman izango dira kantari Oihana Bartra eta Etxahun Lekue, Idoia Anzorandiarena izango da gaiak jartzeko ardura.
Igandean Deban izango da saioa eta kantuan Julio Soto eta Oihana Bartra arituko dira. Hemen ere, gai-jartzaile lanetan arituko da Imanol Artola "Felix". Saioa eguerdiko 12.00etan izango da herriko frontoian.
Euskaraldiaz gain, asteburuan beste motatako bertso saioak ere izango dira, noski. Gaur, 19.00etan hasita, Algortako Fadurako Aretoan 'Bihotza Gazte' bertso saioa izango dugu entzungai. Juan Mari Areitio, Xabier Arriaga "Txiplas", Unai Mendiburu eta Eli Pagola arituko dira kantuan.
Eneko Arrate eta Aissa Intxausti bertsolarien eskutik, 'Urpekakariak' haurrentzako bertso antzerkia ikusteko bi aukera egongo dira asteburu honetan. Aurrenekoa gaur Usurbilen eta bigarrena bihara arratsaldean Bergaran.
Bizkaiko 'Kopla Barik' zirkuituaren baitan antolatutako bertso trama izango da bihar Igorren. Lasarte aretoan, 19.00etatik aurrera. Kantari ibiliko dira Eneko Abasolo "Abarkas", Txaber Altube, Miren Amuriza, Julen Arzanegi, Unai Mendiburu eta Jone Uria Albizuri. Sarrerak eskuratzeko aukera www.bertsosarrerak.eus atarian.
"Ez da kasualitatea" bertso saio musikatuaz gozatzeko auekra ere izango da. Larunbatean Etxanon arratsaldeko 17.00tatik aitzina eta oholtzaren gainean izango dira, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Eli Pagola bertsolariak, Maite Berriozabal gai jartzailea eta Araitz Bizkai eta Gari Otamendi musikariak.
Azkenik, "Erradikalak ginen" emanaldi berezia ikusteko aukera egongo da Larrabetzun igandean. Ane Labaka Mayoz eta Beatriz Egizabalen eskutik, arratsaldeko 18.00etan Eskolako patioan.
Informazio gehiago eta hurrengo asteetako bertso saioen berri bertsozale elkartearen agendan izango duzue.
Lurraldez lurralde segurtasun neurriak eta egoera ezberdina dela gogoan hartuta, ez ahaztu denon eskutan dagoela bertso plaza ere eremu seguru eta zaindua izatea. Beraz, saioetan behar diren neurri guztiak bete, antolatzaileen oharrei kasu egin eta adi ibiltzeko mezua luzatu nahi dugu.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24