Bertsoaldi sorta 2020-12-04

Bertsoa non, han DA!

Bertsoa non, han DA!
Abenduaren aurreneko asteetako hitzordu garrantzitsua da urtero Durangoko Azokarena, euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki eta jai erraldoia. Euskal liburu eta disko salmenta lekua baino askoz gehiago da eta bertsotan ere nabari da hori. Bertsoaldi batzuk entzun nahi?

Landako Gunea izan da azken garaietan hiztordu berezi honen aterpe, zenbat liburu estanetan, zenbat sortzaile, ekoizpen, idazle, ilustrazio, eta zenbat jende hara eta hona. Plateruenako kontzertuak, aretoetako hitzaldiak eta siñadurak lortzeko ilara luzeak, hori eta askoz gehiago batzen da urtero Durangoko Azokan. Bakoitzak senti dezala nahi duena edo lotu dezala nahi duenarekin, hori bai.

Aurtengoa berezia izango da, historikoa ere zentzu batean. Baina, azken urteetan zer kontatu eta zer kantatu da Durangoko Azokari buruz?

 

Soraluze 2019-11-29

Haren lanak siñatzeko prest dagoen sortzaile bat pasilloetara begira, jendea badoa, jendea badator. Ilusioak eta beldurrak nahasten diren momentu hori.

 

Bilbo 2020-08-19

Bi idazle konsagratu solasean. Literaturak gero eta interes gutxiago sortzen duen garaiotan, zergatik eta zertarako jarraitu idazten? Malos tiempos para la lírica!

 

Maule-Lextarre 2013-11-30

Bertsozale Elkarteak ere urtero jartzen du bere postua eta urte hartan txanda egitea tokatu zitzaien Agin Laburu eta Aitor Mendiluzeri. Egun hartan, jende gehiegik ez omen zuen bertsolaritzari buruzko produkturik erosi nahi...

 

Markina-Xemein 1997-12-08

Inoiz pentsatu duzue zer esango lioketen elkarri Durangoko Azokak eta Bilboko Guggenheim Museoak adibidez?

Donostia 2012-12-04

Ez dauka lan errexa Igor Elortzak Maialen Lujanbio azokara hurbildu dadin konbentzitzen. Bi burugogor eta bi ego parez pare!

 

Bos Durango - Fauna txiki bat bertso berritan

Kritika eta ironiarako lekurik ez dadila falta...

 

Gaurtik eta hilaren 8ra bitarte sartu www.durangokoazoka.eus webgunean, ikusi eta bete saskia!

Hemen jarraian ikusgai bertsolaritzari lotutako ekoizpenen zerrenda.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa