Bideo Kopla Lehiaketa 2020-12-16

Bideo-kopla lehiaketaren azken txanpa

Bideo-kopla lehiaketaren azken txanpa
Mila partaide baino gehiago izan ditu Arabako Bertsozale Elkarteak eta ALEAk antolatutako bideo-kopla lehiaketak; gaur gauerdi bitartean egongo da zabalik botoa emateko epea. Bihar izango da sari banaketa eta bertso saioa Gasteizko Jimmy Jazzen.

Kopla lehiaketa, azken txanpa iritsi da. Araba osoko 14 urte arteko 1.000 partaidetik gora izan ditu bideo-kopla lehiaketaren lehen edizioak."Ikasturte xelebrea" gai hartuta, bakarka, bikoteka, taldeka edo kuadrillan grabatu dituzte beraien buruak bertsotan. Alea.eus webgunean, bideo-kopla lehiaketak duen atal berezian, duzue bideoak ikusi eta zuen bozka emateko aukera. 

Bertso saioa eta sari banaketa

Lehiaketari amaiera emateko, bihar, abenduaren 17an, bertso saioa antolatu da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 18:00etan. Bertan izango dira bertsotan Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Irati Anda bertsolariak, Uxue Diaz de Cerio gaijartzailearen agindutara, eta Unai Mendibil eta Xabi Lasaren laguntzarekin.

Saioa ikusteko sarrera doakoa da, baina segurtasun neurriak bermatze aldera, ikusle kopurua mugatua egongo da, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena eskuratzea. Gonbidapenak Jimmy Jazz aretoaren webgunean eskuratu ahalko dira, agortu bitartean, abenduaren 17a arte.

Bertaratzeko aukerarik ez duenak, saioa online ikusteko aukera ere izango du, streaming bidez alea.eus webgunean. 

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu