Bertsoaldi sorta 2021-01-29
Orain dela urte gutxi batzuk aldaketa etorri zen arte, Bertso Egunak Donostiako Kursaal aretoen teilatupean hartu zuen babes denbora luzez. 2017an Gipuzkoako hiriburua uztearen aldeko erabakia hartu zen eta geroztik, Euskal Herriko herri ezberdinetara iritsi izan da bertsoa: Mungia, Barañain, Aramaio eta aurten, pandemiak baldintzatutako, eskaintza hirukoitza (Iruñean, Getarian eta Hazparnen). Aldaketa horren karietara Hitzetik Hortzera berezi bat egin zen Bertso Egunen ibilbidea eta bertan entzun ahal izan ziren bertsoaldi gogoangarri batzuk oroitzeko asmoarekin. EiTB Nahieran ikusgai duzue.
Asko dira Bertso Egunak aipatzearekin batera burura datozen momentuak, ekitaldiak, egun pasak, afalostekoak, bapateko bertsoak ala bertso jarriak. Azken hamarkadako beste bertsoaldi batzuk gogora ekarriko ditugu jarraian, bat-bateko saiotakoak.
50. Bertso Egunak Donostia atzean utzi, Mungiatik pasa eta Barañainen hartu zuen lur 2019an. Ekitaldi guztietarako balioko zuten bertso-estandarrak sortzen jarri zituen bertsolariak Edurne Azkaratek eta emandako errima batzuen laguntzaz bertso-estandar zoragarriak osatu zituzten.
Hiru urte atzera egin eta Kursaaleko azken ediziora jauzi eginda, bertsolarien jarduna erabat baldintzatzen duten telefono deiak izan zituzten gaitzat ofizio honetan. Antolatzaileek saio batean kantatzeko proposamena luzatzen dieten momentu horiei buruz aritu ziren, hain zuzen ere.
2015ean jolasa izan zen Bertso Egunaren tematika nagusia eta horretan aritu ziren ariketa honetan ere lau protagonistak. Asisko eta Marko komikilariak irudi bat kopiatzen saiatu ziren, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagak bakarrik ikusten zuten irudi bat. Elkar ulertuko ote dute bertsoek eta margoek?
Krisia, zer krisi? Askoren oroimenean iltzatuta geldituko ziren urte honetako Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagaren bertso jarriak, ezta? Krisia izan zen gai nagusia eta bertsoaldi honetan, andamio baten gainetik kantuan aritu ziren.
Bizkarra emanda Aitor Mendiluze eta Odei Barroso... Western bateko sekuentzia bat izan zitekeen baina ez, guregandik hurbilago dago zentzu bat baino gehiagotan.
Bertso azkarrenaren errekorra apurtzen saiatu ziren, baina...
Hustu Bete Hustu, Jorge Oteizari omenaldia. Maialen Lujabiok urari bota zizkion bertsoak. Gure hizkuntzari hobeto esanda. Urari edo euskarari, euskarari eta urari.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24