Hitzetik Hortzera 2021-03-30

Danele Sarriugarterekin, denboraldiko azken programan

Danele Sarriugarterekin, denboraldiko azken programan
Danele Sarriugarte idazlearen laguntzarekin argazkietatik bertsoetara egin genuen salto asteburu honetako programan. Sigfrido Koch argazkilariaren lanei kantari aritu ziren Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio San Telmo museoan, eta saio hartako gai-jartzailea izan zen Danele.

Ikusi idazle elgoibartarrarekin izandako elkarrizketa, hemen.

Sigfrido Koch Bengoechea argazkilari donostiarraren argazki bilduma bat dago egunotan ikusgai San Telmo museoan: Kearen eta lanbroaren artean du izena erakusketak. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira eta tartean, lan berezi bat eskatu zioten Danele Sarriugarteri. Erakusketa abiapuntutzat hartuta, bertsotarako gaiak sortu behar izan zituen. Erakusketaz, zuri beltzezko argazkiez eta bertsotara gaiak ekartzeko egindako zubi lanaz aritu zen solasean Eider Perez aurkezlearekin.

Saio hortako bertsoaldi hautaketa, eta programa osoa Eitb Nahieran ikusgai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza