Ikerketa Beka 2021-04-12

Goierri eskualdeko bertsolaritza ikertu nahi?

Goierri eskualdeko bertsolaritza ikertu nahi?
Kilometroek eta Mintzolak ahozko ondarea ikertzeko beka deialdia egin dute aurten ere; 3.000 euroko saria esleituko zaio proiektu hautatuari. Ekainaren 30era arte aurkeztu daitezke proiektuak.

Goierri eskualdeko (Gipuzkoa) ahozko ondarea ikertzeko aukera paregabea eskaintzen du Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak deitutako ikerketa bekak; tartean, noski, bertsolaritza ere ikertu ahal izango da, kantu, ipuin, atsotitz eta ahozko ondare diren beste alor batzuen antzera. 3.000 euroko saria emango zaio hautatutako proiektuari, eta ikertzaileak urtebeteko epea izango du proiektua garatzeko.

Ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak; hemen topatuko dituzue deialdiaren inguruko xehetasunak.

Horrela, Pello Mari Otaño Ikerketa Bekak abiatu zuen bideari jarraipena emango zaio 2021ean. Orduko hartan Aiztondo bailarako (Gipuzkoa) ahozko ondarea zuen helburu deialdiak, eta Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak osatutako Aiztondoren zirtotsak proiektuak eskuratu zuen saria. Aurtengoan, Goierri eskualdera mugituko da Kilometroak, eta antolatzeko ardura hartu duten Beasaingo Andramendi, Ordiziako Jakintza eta Lazkaoko San Benito ikastolen babesa izango du bekak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu