Bertsolari aldizkari 2021-04-22

Kalean da udaberriko alea

Kalean da udaberriko alea
Aitor Sarriegi da azken aleko portadako protagonista, "Zuzentasuna eta kolpea". Bertsolari beasaindarrari eginiko elkarrizketaz gain, aldizkariaren 30. urteurrena, Jon Martinen "Photoak" eta "Nola egin bertsolari?" Maddi Soroaren testua ere nabarmentzen dira.

30. urteurrena bete du aurten Bertsolari aldizkariak eta horren karietara azken hiru hamarkadetako ibilbidea errepasatzen duen erreportajea osatu du Antxoka Agirrek. Duela 30 urteko erlikia bat eta Iñaki Muruaren bertso sorta ere ez dira falta.

Aitor Sarriegiri Gorka Azkaratek eginiko elkarrizketak pisu berezia du ale honetan eta haren bertso ibilbideari errepaso bat emateko aukera izan dute.

Jon Martinek azken urteetako Photoak bildu ditu eta horien inguruan hitz egin du, bere blogari ibilbideari agur gisa.

Maddi Soroak irakaskuntzarako baliagarri izango delaakoan bertsolariak zer-nolako konpetentziak landu behar dituen zerrendatu eta ikerketa lan batean bildu ditu.

Horiez gain, Ane Zuazubiskar eta Haritz Mujika Ttakun-Herren ataleko bertso elkarrizketan, Elixabet Etxandiren erreportajea, Iñaki Iturainek bertso sorta, Miren Artetxek eta Beñat Gaztelumendik antolatu duten ibilbidea "Donostiako ziudadian"...

Ale berri honetan sekzio berri bat estreinatu da ere: Perlak. Bertsolari batek gogoan bereziki gorde duen bertso, ofizio edota bertso saio bat ekarriko du. Lehena izateko ohorea, Sustrai Colinari egokitu zaio.

Aldizkaria hau eskuratu nahi baduzu hainbat aukera dauzkazu:

– Idatzi email honetara: administrazioa@bertsolari.eus
Harpidetu, eta ale honetaz gain iazko lauak ere jasoko dituzu! 29€ urtean.
– Jo ELKAR-en dendetara edo galdetu zure liburudendan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu