NBT21 2021-06-21

13 bertsolari sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketara

13 bertsolari sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketara
Argazkia | Garesko saioa
Joan den asteburuan jokatu ziren aurrekanporaketak Igantzi, Gares eta Iruritan, eta txapelketarako 13 txartel banatu ziren. Jadanik sailkatuta zeuden beste 11 bertsolarirekin batuko dira 2021eko udazkenean burutuko den txapelketan.

Urriaren 2an abiatuko da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta azaroaren 27an bukatuko. Aurretik, ordea, aurrekanporaketa fasea jokatu da, txapelketan parte hartuko dutenen zerrenda osatzeko. Hiru saio izan dira asteburuan, ostiralean Igantzin, larunbatean Garesen, eta atzo, igandearekin, Iruritan.

18 bertsolarik hartu dure parte guztira eta horietatik 13k eskuratu dute txapelketan parte hartzeko txartela. Haiekin batera, beste 11 bertsolari ere arituko dira txapelketan, dagoeneko sailkatuta daudenak, 2019koan parte hartu izanagatik.

Hauek izan dira aurrekanporaketa faseko saioen puntuazio eta azken sailkapenak. Saioetako irabazlea, Endika Legarra, Patxi Castillo eta Xabier Silveira zuzenean sailkatu dira, eta gainontzekoak puntuazioaren arabera.

IGANTZI. Ekainak 18, ostirala

1. Endika Legarra Nuin (246,5)
2. Aitor Irastortza Arrizurieta (230,5)
3. Idoia Granizo Uribarrena (227)
4. Urko Gartzia Aleman (219,5)
5. Sahats Aleman Sadaba (210,5)
6. Etxahun Azkarraga Fernandez (179)

GARES. Ekainak 19, larunbata

1. Patxi Castillo Graciarena (245,5)
2. Erika Lagoma Pombar (242,5)
3. Mikel Lasarte Cia (238,5)
4. Ainara Ieregi Aramburu (208,5)
5. Mintxo Astiz Goñi (201,5)
6. Jabi Lezaun Landa (179,5)

IRURITA. Ekainak 20, igandea

1. Xabier Silveira Etxeberria (279,5)
2. Ekhiñe Zapiain Arlegi (259)
3. Ekain Alegre Gil (255)
4. Egoitz Gorosterrazu Elizagoien (244)
5. Oier Lakuntza Irigoien (222)
6. Aitor Almandoz Elizalde (203,5)

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza