I. Argi Baltza sariketa 2021-06-22
Hiru kanporaketetako irabazlea zuzenean sailkatu da finalera eta gainontzekoak puntuazioz. Finalean bertsotan arituko den seikotea ondorengoa izango da: Asier Galarza, Imanol Uria, Txaber Altube, Asier Alcedo, Mikel Retolaza eta Iruri Altzerreka.
Finala Bermeoko Artza frontoian izango da, ekainaren 27an, Lilibertso Bertso Eskolan aipatu duen gisan, "non Jon Lopategik behar handia egin eban bertsolaritza zabaldu eta euskara bultzatzeari iagokonean. Samurtasunez gordetzen eban herria zan Bermeo eta, beraz, leku aproposa dala pentsatu dogu azken txanpa bertan kokatzeko". Arratsaldeko 6tan hasiko da finala.
Gai emaile eta aurkezle lanak Aitor Etxebarriazarragak egingo ditu eta epaile lanetan Ander Arrien, Iñaki Aurrekoetxea eta Alaitz Arkotxa arituko dira.
Bi fasetan banatuko da finala, lehenengo zatian 8ko handian ofizioka, 8ko txikian ofizioka, 10eko txikian ofizioka, puntu erantzun bi eta hitz bati bakarka kantatu beharko diote bertsolariek. Bi bertsolari sailkatuko dira buruz burukora eta hurrengo fase horretan, Aita-semeak doinuan koplaka ofizio bat osatu beharko dute eta bakarkako gaiari bertso bi kartzelako ariketan.
Lilibertso Gernikako Bertso eskolak antolatu du sariketa eta finalaren atarian atera duen prentsa oharrean argi gelditu da, berriz ere, sariketaren helburua: "Duela hilabete abiatutako bidearen bukaerara heltzen gabiz. Gure eskualdeko erreferente baten irudia aldarrikatu guran sortu genduan I. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketa. Jon Lopategi Baltzak Lilibertsongan itzitako argiak islatu ebazan geneukozan helburuak eta bertsolaritzaren transmisinoan hainbeste behar egindako norbait omentzeko ideia onena begitandu iakun bertsolari gazteeri oholtzak emotearena".
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24