Sagardoak Elkartzen Gaitu 2021-06-29

Sagardoak elkartu ditu berriro ere Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Musika Bulegoa eta Bertsozale Elkartea. Gipuzkoako zenbait sagardotegi agertoki direla, bertso saioak eta musika kontzertuak antolatu dituzte elkarteok Sagardoak Elkartzen Gaitu ekimenaren baitan, bigarren urtez jarraian. Gaur aurkeztu dute Irungo Ola sagardotegian uztailerako eta abuzturako prestatutako egitaraua.
Azken urtean, pandemia garaian, sortzaile gazteek plazan kantuan aritzeko izan dituzten zailtasunak aintzat, gazte talentuari egin nahi zaio tartea emanaldiotan. Uztailaren 9an, 16an eta 23an izango dira bertso saioak, Aburuza, Iparragirre eta Astarbe sagardotegietan; era berean, hiru musika emanaldi ere antolatu dira.
Ekitaldi guztiak 19:00etan izango dira, eta, eguraldiak laguntzen badu, kanpoan egingo dira. Bi aukera daude saio hauetara joateko: 15 euroko sarrerarekin emanaldia, sagardo tragoa eta pintxoa eskuratu ahal izango dira; 39 eurokoarekin, afaria gehitzen zaio.
Bertso saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu