Bertsolaritza medioetan 2021-09-01

Bertsolari aldizkariaren 122. alea kalean da

Bertsolari aldizkariaren 122. alea kalean da
Ale honetan ere hainbat gai aletzen ditu: Auspoa Sailaren ibilbidea, 60. urteurrenean; zaharren egoitzetan bertsolaritza ardatz duen Adin-adin proiektua, Regueifari buruzko erreportaia eta abar luzea.

'AUSPOAk 60 urte' horixe da Bertsolari Aldizkariaren 122. alearen izenburu nagusia. Pello Esnal eta Joxe Mari Iriondok, Auspoaren oinordekoak biak, proiektuaren ibilia eta Aita Zavalaren lana jorratzen dute bertan Juan Luis Zabalak egindako elkarrizketa luze eta mamitsuan. Iriondok ikerlari gazteei Auspoan barneratzeko gonbidapena egin die.

Lankuk zaharren egoitzetan landutako Adin-adin proiektuari ere tarte zabala eskaini dio aldizkariak azken alean, Elixabet Etxandik egindako lanean. Proiektuaren klabeak eta orain arteko esperientzia dakartza besteak beste. Baita Anjel Mari Peñagarikanok, proiektuan hainbatetan kantatu duen bertsolariak, propio aldizkarirako jarritako sorta ere.

Beste erreportaia mamitsu bat Patri Urkizuk atera berri duen Kontu kantari bertso zaharren bilduma berria lanaren ingurukoa da, Urkizuk berak ondua.

Oskia Karrera argazkilariak ere bere liburuaren berri eman digu: Bertsoak Argazkitan. Bertsolaritza eta argazkilaritza uztartu ditu, 75 bertso argazkiz ilustratu.

Bertsoalarik beste eduki eskaintza zabala ere jorratu du zenbaki honetan: Galiziako ahozko inprobisazioaren mugimenduaren berri hurbiltzen digu Xian Naia Sanchezek: Jone Uriak 2001eko Euskal Herriko finala du gogoan, Joanes Illarregik Leitzako bertsolaritzaren baitan bidaiatzen du geltoki desberdinetan barrena, Maialen Akizuk bere ikerketaren lerro nagusiak argitaratu ditu eta Gaztelumendi anaiek egin dute Bidea da borroka komikiaren nondik norakoak azaldu dizkigute.

Horiek guztiak eta eduki gehiago dakar 122. ale honek bere 230 orrialdeetan barrena.

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza