Gaur aurkeztu da Xilaba Baionan 2021-09-07

Bertsolari eta publiko berria dakar Xilabak

Bertsolari eta publiko berria dakar Xilabak
Irailaren 18an hasiko da Makean eta Donibane Lohitzunen jokatuko da finala, azaroaren 13an. 24 bertsolarik kantatuko dute eta 8 saio izango ditu: lau kanporaketa, hiru finalerdi eta finala. Aretora sartzeko osasun ziurtagiria beharko da. Gaur goizean aurkeztu du ekimena Bertsularien Lagunak Elkarteak Baionako Euskal Museoan.

Makean hasiko da Xilabako edizio berri hau eta zortzi saioren buruan Donibane Lohitzunen jokatuko da finala, irailaren 18an hastapeneko kanporaketa eta azaroaren 13an finala. 24 bertsolarik kantatuko dute. Egungo txapeldunak, Sustrai Colinak, ez du parte hartu. Gaur goizean aurkeztu du ekimena Bertsularien Lagunak Elkarteak Baionako Euskal Museoan.
 
Iaz pandemia medio bertan behera gelditu zen Xilaba, hasiera oso arrakastatsu baten ondoren. Aurtengoa ere izurriak baldintzatutako ekitaldia izango da alor askotan, antolakuntzatik hasita. Saioetara sartzeko osasun ziurtagiria beharrezkoa izango da. Aforo aldetik, aldiz, ez du mugarik izango Hegoaldean bezela.

Plaza biziberritu eta gosea ase
Xilabako edizio honek bereziki helburu bikoitza izango du, Xumai Murua Bertsularien lagunak Elkartek lehendakariak Bertsoa.eus-i adierazi dionez. Batetik, pandemia garai honetan bertsolaritzaren plaza biziberritzen laguntzea urte eta erdi honetan bizi izaten ari den egoera kontuan izanda.

Bigarrenik, bertsozaleengan somatzen den bertso gosea asetzea eta bertsolarien sormen gogoari bide ematea. Puntu honetan, Muruak azpimarratu du joan den bi Taldekako Xilabetan bertsozalego berri bat hurbildu zela plazetara eta baita bertsolari andana berri bat ere, taldearen babesean. Azpimarratu du bertsolari berri horietako talde batek buruz burukoan kantatzeko pausoa eman duela eta bertsozaleek aurpegi berrien ekarpenaz gozatzeko aukera izango duela txapelketa honetan.
 
Osasun ziurtagiria bai, aforo mugarik ez
Legeak hartara behartuta, Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko txapelketa bertatik jarraitzeko osasun ziurtagiria beharrezkoa izango da eta Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakariak egoera berri horrek kezka puntu bat sortzen duela. Era berean, konfidantza du betebehar hori ez dela traba izango eta bertsozaleak emango duela aretoetarako pausoa.

Txanponaren beste aldean aforo mugarik eza dago. Alde horretatik, aretoek ohiko jende kopurua hartu ahal izango dute eta Muruak iazko txapelketa hastapen beroa izatea espero du.
Finala, beste zenbaitetan bezala, Donibane Lohitzuneko Jai-Alai frontoia izango da eta han ere finaletako ohiko jende kopurua biltzeko aukera izango du antolakuntzak.

Bertsularien Elkarteak datorren udazkenean XILABA 2021 jokatuko dela iragarri du. Guztira 8 saio izango dira eta aurrenekoa irailaren 18an izango da Makeako Herriko Gelan. Finala, azaroaren 13an, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Ondorengo saioen berri eta saio bakoitzean zein bertsolarik abestuko duen laster egingo duten aurkezpenean zehaztuko dute.

Txapelketa Nagusirako sailkapena
Aurtengo Xilaba Txapelketa Nagusian kantatzeko ere baliagarria izango da. Amets Arzallus eta Sustrai Colina jada sailkatuta daude finalistak direlako eta horiez gain, beste hiru bertsolari sailkatuko dira Xilabako finaletik.

Saioak eta egutegia
Xilabak zortzi saio izango ditu orotara: lau kanporaketa, hiru final erdi eta finala.

1. Kanporaketa. Irailak 18 - Makea - 17:00

Karlos Aizpurua Etxarte
Gillen Hiribarren
Mizel Mateo
Irati Alcantarilla Urdanpilleta
Oier Urreizti
Maddi Ane Txoperena Iribarren

2. Kanporaketa. Irailak 25 - Muskildi - 17:00

Xumai Murua Berra
Bittor Thicoïpe
Ramuntxo Christy
Xan Alkhat
Miren Artetxe Sarasola
Maddalen Arzallus Antia


3. Kanporaketa. Urriak 2 - Hiriburu - 17:00

Iker Altuna
Josu Txoperena Iribarren
Kerman Diaz
Aitor Servier Etxexuri
Pettan Prebende
Patxi Iriart Hiribarren

4. Kanporaketa. Urriak 9 - Gabadi - 17:00

Johaine Sarraillet
Odei Barroso Gomila
Amets Arzallus Antia
Egoitz Zelaia
Maddi Sarasua Laskarai
Maindi Murua Berra

Finalerdiak Maulen, Bordazen eta Izpuran izango dira urriak 16, 23 eta 30ean. Finala azaroaren 13an, Donibane Lohitzunen.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri