Hitzetik Hortzera 2021-09-09

Bertso Udalekuak barrutik, Hitzetik Hortzeran

Bertsolaritzaz gozatzeko aukera ugari eskaintzen ditu uda garaiak; tartean, Bertso Udalekuak. Hainbat haur, gazte, begirale eta sukaldari elkartzen dira urtero Bertso Udalekuetako txandetan, eta denboraldiko lehenengo saioan Irañetakoan murgiltzeko aukera izango dugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en. [OHARRA: Azken momentuko aldaketa tarteko, bertsolaritza programa larunbatean eskainiko da soilik aste honetan]

Ikasturte berriarekin batera itzuliko da Hitzetik Hortzera gure etxeko pantailetara. Bertso Udalekuak gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dugu; baita abuztuan zehar plazak utzitako aleak entzuteko parada  ere.

Euskal Herriko hainbat txokotan egiten dira urtero Bertso Udalekuen txanda bat baino gehiago. Aurten, egoerak baldintzatuta izan bada ere, elkartu eta bertsoaz gozatzeko modu ezberdin eta berezi bat izan dute Euskal Herri osoko hainbat haur eta gaztek. Irañetako txandan izan da Eider Perez, bertsolariak etorri diren egunean hain zuzen ere, eta bertako protagonistekin solasean aritzeko aprobetxatu du.

Donostiatik Berriozarrera

Bertso Udalekuetako saioaz gain, Berriozarkoan eta Donostiakoan ere izango gara. Berriozarren, abuztuaren hondarrean, urteroko bertso jaialdia antolatu zen; eta Donostiako Piratek antolatutako Kabotajea 2021 programaren parte izan zen bertso saio musikatuaz ere gozatuko dugu aurreneko saio honetan.

Horrez gain, June Diaz ALBE Algortako Bertso Eskolako kidearen bertsoaldi kuttuna ezagutzeko aukera izango dugu, eta 2016ko Xilabako finalera egingo dugu jauzi berarekin.

Ez galdu, Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan, eta igandean 15:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra