Bizkaiko Txapelketa 2021-10-06

Bizkaiko bigarren final laurdena Igorren

Bizkaiko bigarren final laurdena Igorren
Ander Ucelay, Garazi Navarro, Gorka Pagonabarraga, Ibai Amillategi, Julen Erezuma eta Mikel Goiriena ariko dira kantuan. 17:00etan, Lasarte kultur etxean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak Igorren izango du larunbat honetako hitzordua. Lasarte aretoan, 17:00etan, honako sei bertsolariok ariko dira kantuan:

Ander Ucelay Aristi (Artzentales)
Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto)
Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango)
Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo)
Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia)

13 Bertso puntuagarri fase honetan
Bertsolariek hamairu bertso puntuagarri kantatuko dituzte kanporaketa fasean, honako ariketetan. 

    Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
    Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
    Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
    Bakarkako  lana, kartzelako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.

6 irabazleak zuzenean, beste lau puntuazioz
Bizkaian kanporaketetatik finalaurrekoetara inbutu estua izango da, azken finalistak finalaurrean hasiko baitira, eta beraz, 10 txartel izango dira 36 bertsolarien artean banatzekoak. Saioko irabazleak zuzenean pasako dira eta gainerako lauak puntuazioz.

 Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Bizkaiko Txapelketako sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean daude eskuragarri.

Ondorengo kanporaketak

3. Kanporaketa
Urriak 16, zapatua, Ortuella. Gorbea aretoa. 17:00
Asier Alcedo Cano (Portugalete)
Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar)
Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo)
Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia)
Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa)
Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)

4. Kanporaketa
Urriak 23, zapatua. Mungia. Olalde aretoa. 17:00
Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio)
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo)
Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo)
Oihana Bartra Arenas (Bilbo)
Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)

5. Kanporaketa
Urriak 30, zapatua. Elorrio. Arriola antzokia. 17:00
Aitor Arrutia Azkueta (Bilbo)
Igor Galarza Intxausti (Abadiño)
Imanol Arrutia Azkueta (Artzentales)
Imanol Uria Albizuri (Algorta)
Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre)
Peru de Pedro Larrea (Gorliz)

6. Kanporaketa
Azaroak 7, domeka. Getxo. Muxikebarri zentroa. 17:00

Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga)
Eneko Aldana Carrasco (Forua)
Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein)
Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria (Forua)
Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu)
Unai Mendiburu Valor (Algorta)

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa