Xilaba Bertsulari Txapelketa 2021-10-04

Patxi Iriart irabazle Hiriburun

Patxi Iriart irabazle Hiriburun

Patxi Iriart ere Xilaba Bertsulari Txapelketako finalaitzinakoetan izango da, Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxerekin batean zuzenean sailkatuta. Joan den larunbaten Hiriburun jokatu zen hirugarren kanporaketa honelaxe gelditu zen sailkapena eta puntuaketa:

Patxi Iriart Hiribarren      416,5
Aitor Servier Etxexuri      410,5
Kerman Diaz                   399
Iker Altuna                     582,5
Josu Txoperena Iribarren 359,5
Pettan Prebende              319,5

La Perle aretoan izan zen saioa eta Antton Lannes aritu zen aurkezle lanetan.

13na bertsu puntuagarri
Kanporaketa fase honetan bertsolariek hamairu bertso puntuagarri kantatuko dituzte, agurrez gain:
   
    8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    8ko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    2 punturi erantzuna
    10eko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    Kartzela banaka, gaia emanda bina bertsu (gehiengoz 10eko handian)
 

Azken kanporaketa Gabadin
Urrian bederatzian Gabadin argituko da finalaurrekoetara sartuko diren 18 bertsolarien zerrenda. Gabadin ondoko sei bertsolari hauek ariko dira txartel horietako baten bila.

4. Kanporaketa. Urriak 9 - Gabadi - 17:00
Johaine Sarraillet
Odei Barroso Gomila
Amets Arzallus Antia
Egoitz Zelaia
Maddi Sarasua Laskarai
Maindi Murua Berra

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu