Nafarroako txapelketa - finalaurreak 2008-02-24
Lekunberriko sailkapena eta puntuak
Xabier Legarreta: 327 (finalera zuzenean)
Iñigo Olaetxea: 318,5
Julio Soto: 318,5
Oskar Estanga: 302,5
Joxe Juan Zubieta “Etxabe”: 294,5
Aritz Saragueta: 290
Iruñeako ailkapena
Erika Lagoma: 343 (finalera zuzenean)
Julen Zelaieta: 331
Xabier Terreros: 320,5
Bittor Elizagoien: 301,5
Oier Lakuntza: 298,5
Diego Riaño: 295
Xabier Legarreta Arano ere Nafarroko Bertsolari Txapelketako finalean izango da, Lekunberriko finalaurrea irabazita. Legarretak lan gehienetan bota zuen ale potitik, eta saioari ondo eutsi zion. Bigarren eta hirugarren Iñigo Olaetxea eta Julio Soto gelditu ziren, puntu berdinekin. Olaetxeak ere saio txukuna egin zuen eta sotok bota zituen finalaurreko bi bertso onenetakoak, kartzelan. Estangak ere ale politak bota zituen, batez ere kartzelan. Etxabe ohi baino gutxiago gozatu zuen eta Saragueta gora-beheratsu aritu zen. 150-200 lagun bildu ziren Lekunberri eta giro beroan joan zen finalaurrea.
3. finalaurrekoa, Martxoak 1, larunbata, 18:00, Bera, Kultur Etxea
Jon Barberena
Migel Mari Elosegi
Eneko Lazkoz
Jon Elizetxe
Juan Mari Lopez
Ander Fuentes
Erika Lagoma, Xabier Terreros, Julen Zelaieta, Bittor Elizagoien, Oier Lakuntza eta Diego Riaño bertsolariak aritu ziren kantari Nafarroako txapelketako lehen finalaurrean, Iruñean, 150 entzule ingururen aurrean. Lagoma nagusitu zen, eta Julen Zelaietak ere aukera handiak ditu finalean sartzeko. Erika Lagomak oso seguru eta kontzentratu aritu zen saioan, erregulartasun handia erakutsiz finalaurreko osoan. Hala ere, Julen Zelaietak ez zizkion gauzak batere erraz jarri, bien arteko lehia estua izan zen saio osoan. Zelaietak bere umorea baliatu zuen entzuleen txalo asko jasotzeko, baina azkenean bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Iturengo kanporaketatik finalaurrekora ailegatu zen Xabier Terrerosentzat izan zen hirugarren postua. Elizagoien beteranoak, berriz, laugarrenarekin konformatu behar izan zuen. Azken bi postuak Oier Lakuntza eta Diego Riañorentzat izan ziren.
Txantrean elkartu ziren bertsozaleek gozatu zuten saioarekin, giro polita egon zen bertsotarako.
2. finalaurrekoa, Otsailak 23,larunbata, 18:00, Lekunberri, Kiroldegia
Iñigo Olaetxea
Joxe Juan Zubieta
Julio Soto
Oskar Estanga
Aritz Saragueta
Xabier Legarreta
3. finalaurrekoa, Martxoak 1, larunbata, 18:00, Bera, Kultur Etxea
Jon Barberena
Migel Mari Elosegi
Eneko Lazkoz
Jon Elizetxe
Juan Mari Lopez
Ander Fuentes
Finala
Martxoak 15,
larunbata, 17:00, Elizondo, Lur dantzalekua
(Zortzi bertsolari)
Sailkapen modua
Zortzi bertsolari sailkatuko dira finalerako, finalaurreko bakoitzeko irabazlea eta bost puntuaziorik onenak.
Finala
Zortzi bertsolari arituko dira. Lehenengo bi sailkatuen artean bost puntuko edo gutxiagoko aldea balego, haien arteko desenpatea jokatuko litzateke.
Babesle eta laguntzaileak
Nafarroako Gobernuko Kultura Departamendua eta Nafarroako Kutxako Fundazioa dira Nafarroako Bertsolari Txapelketaren babesleak.
Horrez gain, Ituren, Leitza, Lekunberri, Bera eta Baztango udalek diruz lagundu dute aurtengo Txapelketa.
Txapelketaren webgunea
Txapelketaren jarraipena egin ahal izateko www.nafarroakotxapelketa.com webgunean informazio eguneratua eskainiko da. Euskaraz zein gazteleraz, honako informazioa emanen da:
Txapelketaren historia
Faseak
Parte-hartzaileen biografia eta argazkiak
Saio bakoitzean egin beharreko lanak
Sailkapen eguneratua
Astelehenero, asteburuko saioko argazkiak eta audioa
Txapelketaren inguruko edozein informazio nahi izanez gero, deitu 691261896 telefonora
edo idatzi nafarroakotxapelketa@bertsozale.com helbidera
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05
Bertso jarri musikatuak Hitzetik Hortzeran 2025-02-17
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-02-13
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-02-06