Bertsolaritza irratietan 2021-10-04

Hasteko prest?

Hasteko prest?
Iragarri bezela, hemen ditugu irrati ezberdinetan egin izan diren irratsaioen bildumatxoak. Aurreko astean egin eta entzun ziren bertsolaritzari buruzko irratsaioekin gozatzeko aukera ezin hobea dugu beraz. Klik egin dezagun eta bertsoekin goza dezagun !

(H)ari naizela programa Ataria irratian :

Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen elkarguneko koordinatzailea den Haritz Mujikarekin elkarrizketa ukan zuen Imanol Artola "Felix" aurkezleak. Harituzek 2021/2022 ikasturterako dituen aurreikuspenez eta igaro berri den udaren balorazioaz hitz egin zuten.
Bestalde, uztailaren 12an Alegian izan zen Karmenetako ez-festetako saioko zenbait bertsoaldi entzun ziren. Saio hartan, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia eta Nerea Ibarzabal aritu ziren kantuan, Imanol Artola "Felix"en esanetara.

Hari naizela

Potto programa Bilbo Hiria irratian :

Potto saioaren sartze ofizialik ez bada oraindik egin ere, aurreko astean egin zen emankizun berezia entzuteko parada eskeintzen zaigu aste honetan ere. Irailaren 23an, ostegunarekin, Bakaikuko barnetegian Sustrai Colina eta Idoia Granizo bertsolariak izan ziren kantu-kontari. Ikasleek gozatu zuten errima, doinu eta kantu artean; ofizioak, bakarkako lanak... Tartean, bertsolariek prosan ere jardun zuten Erlantz Ibargurengoitiaren aginduetara.

Potto

Bertsoinka programa Xorroxin irratian :

Aurreko astean, abuztuaren 19an Donostian egin zen Ez da kasualitatea bertso saio musikatuaren bertsoaldi onenak entzun izan ziren Lesaka eta bortzirietako uhinetan. Bertan, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan, Ainhoa Urienen esanetara.

Bertsoinka

 Bapateko Unibertsoa Arraioa irratian :

Libe Goenaga eta Paul Beitia elkarrizketatu zituzten aurreko saioan. Haiekin, Zarauzko bertso astea eta Tarragonako kantu inprobisatuen saioaz hitz egin zuten hurrenez hurren.

Bapateko unibertsoa

Hitza Jolas Euskadi irratian :

Xilaba, Nafarroako eta Bizkaiko txapelketen aipamena egin zuten aurreko programan. Bestalde, Gabirian bertsolaritzarekiko zaletasunaren eta gaitasunaren transmisioa nola gauzatzen den ikertu nahi dutela eta, aipamen berezia egin zen.

Hitza jolas

 

Goza dezagun eskeintzen sareko irratsaioekin !

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu