32. edizioa 2021-10-07

Urriaren 24an izango da Euskal Herriko Eskolartekoa Abadiñon

Urriaren 24an izango da Euskal Herriko Eskolartekoa Abadiñon
11:30ean izango da saioa herriko probalekuan eta sarrerak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bertsozale Elkarteak iragarri zuen maiatzean aurtengo Euskal Herriko Eskolartekoa udazkenean izango zela eta zehaztu berri du hitzordua: urriaren 24an izango da, igandez, Abadiñon.

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatuta, 11:30ean hasiko da saioa herriko probalekuan. Udaberrian eta udan lurraldeetako eskolartekoetan sailkatutako bertsolari gazteak elkartuko dira oholtzan, 11 guztira: Arabatik, Maddi Agirre Epelde eta Eukene de los Aires Amundarain; Bizkaitik, June Diaz Franco eta Janire Arrizabalaga Munduate; Gipuzkoatik, Ekain Tolaretxipi Errazti eta Naia Arrizabalaga Arrieta; Lapurditik, Haira Aizpurua Ibargarai eta Oneka Arteaga Olasagasti; Nafarroatik, Beñat Astiz Isasi eta Eki Mateorena Zozaia; eta Zuberoatik, Aetz Etxart Sarasola.

Emanaldirako sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu